1.080 €-ko gutxiengo pentsioa, BGAEen pizgarri fiskalen kontra, soldata eta pentsioen arrakalaren kontra, otsailak 13an har ditzagun kaleak!

Argazkia: El País
Hego Euskal Herriko kaleetan hiru urtez etengabe mobilizazioak egin ondoren, Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazio garrantzitsuak deitu ditu larunbaterako, otsailaren 13rako, bai Hegoaldeko 4 hiriburuetan, baita 30 herri baino gehiagotan ere.
Mobilizazioen deialdi honen aurrean, ESK sindikatuak gure atxikimendua adierazi nahi du, eta aldarrikapenen garrantzia kontuan hartuta, gure afiliazio eta militantzia guztia mobilizazioekin bat egitera animatu nahi dugu.
Pentsio publikoen aurkako erasoak
Pentsioen sistema publikoaren aurkako erasoak hamarkadetan zehar gertatzen ari dira, gero eta pertsona gehiagok pentsio-plan pribatuak (BGAE indibidualak edo kolektiboak) izenpetzeko aukera egin dezaten. Etengabeko krisian dagoen sistema kapitalista batean, finantza-botereen helburu nagusia gure erretiroen etorkizunarekin negozioa egin ahal izatea da.
Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak eta horretan aktiboki parte hartzen duen ESK-ko militantziak aldarrikapen oso argiak jarri dituzte mahai gainean hasiera-hasieratik, funtsean:
- Guztientzako pentsio-sistema publikoa bermatzea.
- 1.080ko gutxieneko pentsioa ezartzea.
Horren aurrean, gobernuek (ez hemen, ez Madrilen) ez dute konpromisorik hartu ildo horretan aurrerapauso argirik emateko. Toledoko Itunak ondorio txostena atera zuen azaroan, pentsioen sistema publikoaren pixkanakako desegiteak jarrai dezan. Oraintsuago, Europako funtsei buruzko negoziazioaren esparruan Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari bidali dion dokumentuak berriro ere mahai gainean jartzen ditu murrizketa berriak, erretiro-adina atzeratzea, kasu.
Egiturazko kausei ez zaie aurre egiten
Joan den astean, Sanchezen gobernuak Errege Dekretu bat argitaratu zuen, gizon eta emakumeen pentsioen zenbatekoan dagoen arrakala eteteko. Adabaki berri baten aurrean gaude, eta horren eragina mugatua izango da, ez baitie eraso egingo gizonen eta emakumeen soldaten eta pentsioen arrakala azaltzen duten egiturazko arrazoiei.
Borroka eta mobilizazioa da aurrerapauso erreal eta zehatzak lortzeko daukagun bide bakarra. Pentsio publiko duinak bermatu nahi baditugu, datorren larunbatean, martxoak 13, kaleak bete behar ditugu.
Hauek ESKren errebindikazio nagusiak:
- Gutxienez 1.080€-ko pentsio publikoak.
- BGAEentzako pizgarriak ezabatzea (banakakoak eta kolektiboak).
- Gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala eta pentsio-arrakala desagerraraztea.
Otsailak 13 mobilizazioak
Otsailak 13, larunbata, 12:00etan
Bilbo: Moyua plaza.
Donostia: Alderdi Eder
Gasteiz: Artium
Iruñea: Autobus Geltoki
Beste 30 herrietan ere mobilizazioak egongo dira, 12:00etan ohiko lekuetan.
Gutxieneko pentsioak Gutxieneko Soldatarekin parekatzearen aldeko manifestazioak
Pentsio justu eta nahikoen aldeko mobilizazioekin bat egiten dugu
Sinatu lanbide arteko gutxieneko soldatarekin baliokideak izango diren gutxieneko pentsioen alde!
LGSren baliokidea den gutxieneko pentsio baten aldeko HEL babesten dugu
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6