2023ko ekainaren 1ean indarrean sartu zen hilekoarekin, haurdunaldiarekin eta haurdunaldia etetearekin lotutako egoerei erantzuten dien araudi berriaren laburpena uzten dizuegu.

 

Emakume bat hilekoarekin eta bestea haurdun

 

« Lege-aldaketa hau  2023ko ekainaren 1ean  sartu zen indarrean »

 

2023ko martxoaren 1ean sexu- eta ugalketa-osasunari buruzko 2/2010 legea onartu zen. Lege honetan jasotako neurriek hilekoarekin,haurdunaldiarekin eta haurdunaldia etetearekin lotutako zenbait egoerei erantzuna ematen diete.

2023ko ekainaren 1ean indarrean sartu zen lege-aldaketak baja hartzeko hiru arrazoi aitortzen dizkie emakumeei.

 

Bigarren mailako menstruazio ezgaitzaileagatiko baja

Lehenengo egunetik oinarri arautzailearen % 60 ordaintzen da. Gizarte Segurantzak ordainduko du zuzenean eta, beraz, ez die aparteko gasturik eragingo enpresei.

 

Haurdunaldia eteteagatiko baja (borondatezkoa izan zein ez)

Lehenengo egunetik ordainduko da, modu honetan:

  • 1. eguna lan egindako egun gisa ordainduko da (% 100).
  • 2. egunetik 20. egunera, oinarri arautzailearen % 60 ordainduko da.
  • 21. egunetik aurrera % 75 ordainduko da.

 

Haurdunaldiagatiko baja, 39. asteko lehen egunetik hasita

Lehenengo egunetik ordainduko da, modu honetan:

  • 1. eguna lan egindako egun gisa ordainduko da (% 100).
  • 2. egunetik 20. egunera arte, oinarri arautzailearen % 60 ordainduko da.
  • 21. egunetik aurrera % 75 ordainduko da.

 

Lege-aldaketa horren aurretik, egoera horietakoren batean zegoen edonork gaixotasun arruntagatiko mediku baja eskatzeko aukera baino ez zuen. Horrek esan nahi zuen, bajen baldintzak hobetzen zituen hitzarmenik egon ezean (enpresakoa edo sektoriala), langile askok ez zituztela lehenengo 3 egunak kobratzen (Gizarte Segurantzak ez baitu ezer ordaintzen bajaren lehen egun horietan).

Araudi berriak ordainsaria lehen egunetik bermatzen du eta saihesten du emakume langileek arrazoi ekonomikoengatik beren osasuna zaintzeari uko egin behar izatea. Gainera, orain arte ezezaguna izan den osasun-arazo bat ikusarazten eta aitortzen du.

Hala ere, beharrezkoa da norabide horretan aurrera egiten jarraitzea, genero-ikuspegia osasunean aplikatzeko… eta baita laneko osasunean ere.

 

Orri informatiboa deskargatu

 

Jaiotza eta zaintza baimenaren handipen eskasa

Jaiotza eta zaintza baimenak behar beste luzatzen ez dituen 9/2025 Dekretuaren inguruko laburpen txikia prestatu dugu. Aldaketa hau Europa Batuak Irakurri

Nola aurreratu dezakezu erretiroa baldintza bereziki gogorretan lan egin baduzu?

402/2025 Errege Dekretu berriak, 2011n onartutako legeriarekiko, aurrerapen esanguratsurik ez du. Hala ere arau honen laburpen txiki bat eta gure Irakurri

Aldi Baterako Ezintasuneko Osagarriak erreklamatzeko epeak aldatu dira

Auzitegi Gorenaren irizpide berriaren laburpen txiki hau uzten dizugu. Zure enpresak aldi baterako ezintasunaren osagarria ordaintzen ez badizu, azken 3 Irakurri

Aldaketak erretiro partzialean

Hona hemen ohiko erretiro partzialean, erretiro partzialean txanda-kontratuarekin eta manufaktura-industriako erretiro partzialean dauden aldaketen laburpen txiki bat. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7