Enpresa Batzordeak azaldu ditu justizia arloko zerbitzuak pribatizatzeko arriskuak, eta talde parlamentarioei esku-hartzea eskatu die, zerbitzu horiek publiko egiteko eta lantaldeak egonkortzeko.
« Zerbitzua integrala beharko luke, eragile ezberdinen arteko elkarlana, koherentzia eta jarraitasuna ziurtatuko lukeena »
Gaur, martxoak 19, IRSE-EBI-ko (Instituto de Reintegración Social de Euskadi – Euskadiko Birgizarteratze Institutoa) Bizkaiko enpresa batzordeko delegaritza batek Eusko Legebiltzarraren Justizia eta Giza Eskubide Batzordearen aurrean hartu du hitza, euren zerbitzuaren egoeraren adierazpen publikoa egiteko eta legebiltzarkideengana zuzentzeko.
Entitate honek ematen duen zerbitzua Justizia sailarekin du lotura, besteak beste justiziaren jardunaren eraginak jasaten dituzten pertsonei (biktimak, familiak, arau -hausleak, adingabeak...) laguntza eta akonpainamendua eskainiz era ezberdinetan.
Hainbat lizitazio
Euren interbentzioan, Enpresa Batzordeko kideek adierazi dute nola egun lizitazio bitartez kudeatzen eta zatitzen den zerbitzu bat da honakoa, zeinen bitartean euren aburuz justizia zerbitzua integrala beharko luke, eragile ezberdinen arteko elkarlana, koherentzia eta jarraitasuna ziurtatuko lukeena.
Zehazki, gizartearentzako lanak kudeatzen dituen zerbitzua bera, salatzen den horretan kokatuko litzateke; lizitazio eredu honen bitartez kolokan eta arriskuan jartzen den zerbitzua dela kritikatu dute. Salatua izan den moduan, lizitazio eredu honek justiziaren arlo baten kudeaketa esku pribatuetan uzteko joera du; interes ekonomiko eta irabazi ekonomikoa helburu duten eragileen eskuetan uzteko aukera emanez ere.
Jakinarazi dute halaber nola halako entitateen sarrerak -eta horrek dakarren entitate kudeatzaileen aldizkako aldaketak- zerbitzuaren kalitatean eta lantaldearen ahalmen eta esperientziatik eratorritako jarduteko eskarmentuan eragin zaurgarria izan ditzakeela.
Publifikazioa eta ekipoen egonkortasuna
Hala, okasioa baliatu izan dute Batzordearen aurrean justizia arloko zerbitzuak duten arriskuak seinalatzeko, pribatizazioaren arriskuaz prebenituz, eta legebiltzarkideei esku-hartzea eskatuz arlo honetan publifikazioa bultzatuz eta lantaldeak egonkortuz.
IRSE-EBI-ko Enpresa Batzordea
Bizkaiko IRSE-EBI-ko Enpresa Batzordea Eusko Legebiltzarrean agertu da
Esku-hartze sozialean arrisku-egoerak saihesteko neurriak eskatzen ditugu
ESK Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenaren negoziazio-mahaitik kanpo uzteari, ez!
Patronalak ESK kanporatu du Arabako Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazio mahaitik
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12