ESK sindikatua - Mercedes Benz


MO2 hilzorian

Fabrika osoan ergonomia okerrena eta gatazka gehiago duen sektore honetan lan-erritmo horiek ezin ditugu onartu.

 

« MO2 sailaren  egoera jasanezina da  »

 

Aspaldidanik, Azken Muntaketako MO2 sailaren egoera penagarria da bertan lan egiten duten langileentzat, baina azken hilabeteetan gertatutakoa jasangaitza bihurtu du.

Jasaten ari garen etengabeko jira-biren aurrean, ESK-k eskua altxatu, eragileei seinalatu eta mahai gainean konponbideak jarri ditu, baina konponbide hauek ez dira kontutan hartu.

Oso argi daukagu bidea zein den: alde batetik, gure artean bildu eta ekarpenak egin edo lineak are gehiago okertzen dituzten egoerak saihestu. Bestetik, legearen irmotasuna bilatzen dugu langileek jasaten duten harrapaketa geldiarazteko eta konpontzeko.

Jendeak iritzia ematea, batzarretara joatea eta enpresaren aurrean jarrera adostua, komuna eta sendoa izatea behar dugu. Fabrika osoan ergonomia okerrena eta gatazka gehiago duen sektore honetan lan-erritmo horiek ezin ditugu onartu.

 

Aurreakordioa

Aurreakordioa.   Irakurri

Esekidurei buruz / ERTE garaiko larunbatei buruzko epaia

Esekidurei buruz / ERTE garaiko larunbatei buruzko epaia   Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6