Webgunea berritzen

Gure webgunea berritzen ari gara. Hurrengo asteetan amaituta izango dugu.

Gaur arratsaldean, Argilan-ESK partaide den Etxebizitza eskubidearen aldeko eta gizarte bazterkeriaren kontrako ekimenak kontzentrazioa egin du 19:00etan, Andra Mari Zuriaren Plazan, Gasteizko bizilagun bat hil zela (Koldo Arribillaga), erakundeen utzikeriagatik salatzeko.

 

 

Kontzentrazio hau, Osakidetzako ordezkaritza sindikalarekin eta Osasun Publikoa Aurrera Plataformarekin batera deitu dugu.

 

PARAD LA GUERRA CONTRA LOS Y LAS POBRES

Osakidetza, Gasteizko Udala, Etxebide eta Lanbide arduradunak.

Maiatzaren 19an enparantza berrian egindako prentsaurreko baten bitartez Koldoren egoeraren berri eman genuen eta bertan, bizitegi-larrialdiaz hitz egin ezik, erakunde publikoen babesgabetasuna eta aporofobia ere salatu genuen. Inor ez kale gorrian plataforman askotan salatu izan ditugu gure hirian etxebizitzarekin erlazionatuta zeuden egoera lazgarriak, baina agian, honakoa samingarriena izan da.

Duela aste pare bat Koldo hil zen eta honen erantzule nagusiak euskal erakunde publikoen gizatasun falta, gizartearen klasismoa eta pertsona txiroei eskaintzen zaizkien baliabide eskasak dira. Jule Goikoetxeak ondo azaldu bezala “pobreak ez dira hiritartasun onberak haientzako egiten dituen lege, arau, eskubide eta laguntzetan ahokatzen”.

Koldori ez zioten ebakuntzarik egin interbentzioaren ostekoa egiteko leku “egokirik” ez zuelako, Koldori udaltzaingoak 600 euroko isuna jarri nahi zion bere lokalean bizitzen jarraitzeagatik, veste lekurik ez zuen bitartean, Koldori Lanbidek 9.000 euroko legez kanpoko zorra eskatzen zion, Koldori ez zioten bere egoera errotik aldatuko zuen alternatibarik eskaini, Koldo erakundeek hiltzen utzi dute.

Baina arazoa ez zen Koldorena, harrigarria iruditu daitekeen arren Koldoren egoeran bizi diren beste milaka pertsona daude gure gizartean, instituzioen gizatasun faltagatik egunerokotasunean haien bizitza arriskuan jartzen dutenak, diruenez axola ez direnak.

Kontzentrazio hau deitu dugun eragileok euskal erakundeei eskatzen diegu berma ditzatela osasun[1]arretarako eskubidea eta etxebizitza duina izateko eskubidea pertsona guztientzat. Era berean, gizarte-bazterkeria behingoz amaitzeko behar den borondate politikoa eskatzen dizuegu.

Mobilizatzeko deia helarazi nahi diegu bai gasteiztarrei bai kolektiboei, honakoa bezain gertakari latzik berriro kontatu behar ez izateko. 

 

Osakidetzako ordezkaritza sindikala, Osasun Publikoa Aurrera Plataforma, Inor ez kale gorrian ekimena

 
 

El Correo-k gizarte-prestazioei buruzko estatistikei buruz kontatzen ez dizuna

Joan den azaroaren 29ko EL CORREO egunkariko kronikaren arabera, 14/2022 Legearekin DSBEren legedi berria indarrean dagoenetik, iazko apiriletik, 20.000 jasotzaile Irakurri

Euskadin DSBEaren erregelamendu berria baloratzea dagokigu. Iñaki Uribarriren artikulua

Iñaki Uribarriren artikulua, azpimarratuz Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko legeria berria onartu zuenetik lehen balorazio bat Irakurri

Lanbideren iruzurraren aurkako postontzi anonimoa martxan jarri izana gaitzesteko adierazpena

Lanbidek erabaki du ONLINE IRUZURRAREN AURKAKO KOMUNIKAZIOEN POSTONTZI bat ezartzea, bonbo eta platertxoan, bere web orrian instalatuta, sarbide errazekoa eta Irakurri

Dozenaka gizarte erakundek salatu dute etxebizitza eskuratzeko prestazio sozialen murrizketa berria

Gaur, ehunka pertsonak Bilboko kaleak hartu ditugu etxebizitzarako sarbidean ematen ari diren murrizketen kontra. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13