Etendura partziala edo osoa izan daiteke:
1. Etendura osoa: premia ekonomikoko egoeran ez egotea.
2. Etete partziala:
• EAEtik kanpo benetan bizitzea 30 egunetik gora eta 90 egun naturaletik behera urte natural bakoitzean.
• Betebeharrak ez betetzeagatik (29. art. Legea).
Etete partzialak titularraren eta/edo onuradunaren banakako osagarriari eragingo dio. Titularra izanez gero, etenaldiak eragina izango du bizikidetza-unitateari lotutako osagarrian ere (guraso bakarrekoa, pentsioduna, genero-indarkeriaren biktima, sexu-salerosketa eta -esplotazioa, desgaitasuna).
Normalean, etete-ebazpenean etenduraren iraupena agertzen da. Ezin izango da 12 hilabetetik gorakoa izan, DSBE azkentzearen aurrean egongo ginateke eta. Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea interesdunak eskatuta hasiko da berriro, edo ofizioz, eteteak iraupen jakin bat ezartzen badu.
Halaber, prestazioa kautelaz eten daiteke (Legearen 47. artikulua) honako kasu hauetan:
• BUko pertsonaren bat EAEtik kanpo urte naturalaren barruan 90 egun baino gehiagoz lekualdatu dela pentsatzeko nahikoa elementu daudenean, modu jarraituan edo ez.
• Erantzukizunpeko adierazpenean faltsutasunari edo ez-egiteari buruzko funtsezko judizio-elementu nahikoak daudenean edo eskatutako dokumentazioa aurkezten ez denean.
• Prestazioaren zenbatekoa ezin denean zehaztu interesdunari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik.
Bizikidetza-unitatea adingabeek osatzen dutenean, kautelazko eteteak ezingo dio eragin DSBEaren oinarrizko zenbatekoari.
« Itzuli 'DSBErako laguntza praktikoa'
DSBE-ri buruzko galdera gehiagoArarteko: Zer da?
Ararteko: Zer da?
Irakurri
DSBEen kopurua etxebizitza berean
DSBEen kopurua etxebizitza berean
Irakurri
Berrekuratze diru-sarrera zenbatzea
Berrekuratze diru-sarrera zenbatzea
Irakurri
Enplegurako pizgarrien aldaketa
Enplegurako pizgarrien aldaketa
Irakurri
|