Koronabirusaren krisiak agerian jarri du osasun sistemaren egoera Espainiar Estatuan. Hainbat urtetako murrizketak eta pribatizazioak azken asteotako ikuskizunean azaleratu dira.

 


Argazkia: Ataria.eus

 

Koronabirusaren krisiak agerian jarri du osasun sistemaren egoera Espainiar Estatuan. Hainbat urtetako murrizketak eta pribatizazioak azken asteotako ikuskizunean azaleratu dira: epidemiari eusteko baliabide gabeko lehen arreta, pazienteak zoruan etzanda dituen ospitale kolapsatuak, gaixo batzuen ala besteen bizitza salbatzen saiatzea erabakitzera derrigortutako profesionalak arnasgailu gabezia dela eta, infektatuak eta artatu gabeko hildako ohiko bihurtu direneko hainbat zahar etxe, eta aipatu ere egiten ez diren gutxitu psikikoen zentroak, espetxeak, Etorkinen Egonaldi Baterako Zentroak...

 

Erantzunleak badaude

Hor daude 15/97 Legea onartu edo mantendu zituzten erantzule politikoak. Hor daude interes orokorra defendatu ez duten sindikatu otzanduak. Hor daude pribatizazio hauekin aberastu diren enpresak eta arrisku-kapitaleko funtsak. Hor daude, osasungintza desegiteari dagokionez, problemarik ikusi ez duten epaileak. Eta hor daude, hau guztia gertatu bitartean, isilik egon diren herritar gehienak eurentzat kalterik egongo ez zelakoan. Baina orain bertan errealitatea bestelakoa da: guztiok galdu dugu, edo ezagutzen dugu, laguntza eza edo arreta eskasagatik zendu den baten bat.

Ezin gaitezke hasierako egoerara itzuli. Betikoek ‘tabula rasa’ egin eta aurreko egoerara bueltatu nahi dute, baina sistema bazegoen deseraikita garai horretan. 2019ko ekainean, egokiro makilatutako zifra ofizialen arabera, ia 700.000 lagun zeuden ebakuntza bat egiteko itxaron-zerrendan, eta 2.400.000 espezialistarekin lehenengo kontsultaren zain. Bien bitartean, aseguru pribatuek, pandemian desagertu diren horiexek, gora egin dute etengabe gure kontura dirutza irabazita.

Orain ez dugu Konstituzioan blindatze-promesarik nahi, ez parlamentu-batzorde, ezta “osasungintza berreraikitzeko” liburu zuririk honaino ekarri gaituztenen eskutik. Hau gu guztion arazoa dugu. Geureak dira unea eta erantzukizuna. Geurea kalera irteteko betebeharra. Ez behin, ez bitan, baizik eta behar bezain bestetan: osasungintza blindatu dezaten behartzeko, pribatizatutakoa lehengoratzeko, irabazi-nahia osasun-arretatik erauzteko, gure adinekoentzako zainketa-sistema duin bat sortzeko, prebentzioa sistemaren giltzarri bilakatzeko, eta gaixotasunen eragileei ekiteko, hau da, sendatzen ez dakiguna prebenitzeko gure dirua interes orokorra bermatzeko erabil dadin.

 

Saihestu daitezken heriotzak inoiz ez egotea. Negozioa osasungintzan inoiz gehiago ez.

  1. 15/97 legea eta Osasunaren Lege Orokorraren 90. artikulua indargabetu. Pribatizatu den guztia erreskatatu. Osasun kolektiboa ardatz duen lehen arreta. Sare paraleloak kendu. Bateraezintasun publiko-pribatua. Enpresak osasungintzatik kanporatu.

  2. Osasun-industria publikoa eta farmazia-industria publikoa.

  3. Osasungintza denontzat, egoera administratiboa edozein dela ere.

  4. Zainketa duinak gure adinekoentzat.

  5. Osasun eta gaixotasunaren eragile sozialak lehenesten dituen osasun sistema publiko baten alde.

 

Sistema publiko, unibertsal eta demokratikoki kudeatu baten alde.

 

 

Enviser-ren grebak aurrera jarraitzen du, abusuzko gutxieneko zerbitzuen eta presioen gainetik

115 eguneko grebaren ondoren, Gasteizko lorezaintzako langileek hitzarmen duin baten alde borrokatzen jarraitzen dute, enpresaren jazarpenari, erakundeen gelditasunari eta abusuzko Irakurri

Greba eta mobilizazio berriak Correosen Akordio Markoa geldiarazteko

Akordio Markoa gure lan-baldintzen aurkako aurrez aurreko erasoa da: lanpostuak kentzen ditu, ordutegiak okertzen ditu, kontziliazioa suntsitzen du eta zerbitzu Irakurri

Gaur 80 egun bete dira Enviserreko langileen greba mugagabea hasi zenetik

Gaur 80 egun betetzen dira Gasteizko parke eta lorategiak eta eraztun berdea kontserbatzeaz eta mantentzeaz arduratzen den eta Udalaren kontrata Irakurri

Garbitzaileen soldata-arrakalarekin amaitzeko eskatzen diogu Bilboko Udalari

Bilboko Udalari eskatzen diogu behar diren neurriak har ditzala dagoen soldata-arrakala ezabatzeko, eta FCC enpresari eska diezaiola akordio bat negoziatzeko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51