Multinazional handien aurka borrokan ari diren 4 enpresa-batzorde gara, pandemia ahalik eta etekin gehien ateratzeko erabiltzen dutenak. Maiatzaren 28an manifestazioa Bilbon.
Lau enpresa-batzorde gara enplegu duin baten alde borrokan. Nork bere berezitasunak ditu, baina denok ari gara gure eskubideak defendatzen pandemiak sortutako egoera beren etekinak handitzeko baliatzen dituzten multinazional handien aurrean.
Konpainia horietako zuzendaritzek gobernuen kudeaketa dute beren alde; hain zuzen ere gobernuek, pertsonen osasunaren aurrean, negozioa lehenesten duten politikak sustatzen dituztelako, eta ez dutelako enpleguen duintasuna aintzat hartzen jendarte osasuntsu bat ehuntzen duen sarearen parte gisa. Gainera, aurreko krisietan onartutako lanerreformek
lan-merkatuaren prekarizazioa ahalbidetzen dute.
Tubacex, Petronor, UTE Bilboko Argiak eta PCB,Neurri eta sektore ezberdinetako enpresak dira eta bakoitza prekarizazio prozesuaren fase ezberdin batean dago, baina borroka berean elkarren eskutik goaz. Orain lau gara, baina askoz gehiago izango gara, patronala ase ezina delako.
Maiatzak 28an manifestazioa
Justifikazio gabeko kanporatzeei aurre egiteko tresna bi dauzkagu: langile borroka eta elkartasuna. Horretarako, manifestazio bateratua egingo dugu Bilbon datorren ostiralean, maiatzak 28, 12:00etan.
Manifestazioa aldi berean abiatuko da hiru lekutatik: Guggenheim, BBK eraikina eta Azkuna Zentroa. Hiru zutabe hauek Moyua plazan bat egingo dute, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean bukatzeko. Bertan, berriz ere eskatuko diegu gobernuko arduradunei herria herritarrokin egin dezatela, ez solik kapital handiekin.
Petronorrek aparteko ordu asko pilatzen ditu
Greba Petronorren hitzarmen duin baten alde
Petronorreko kontratetako langileek ituna lortu dute
Petronorreko kontratek ez dute negoziatu nahi
- 1
- 2
- 3
- 4