Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Hauteskunde Batzordeak oniritzia eman du eta irailaren 18an hasiko gara sinadurak biltzen, online eta paperean.
Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri ekimenak aurrerapauso bat eman du. EAEko Hauteskunde Batzordeak paperezko sinadurak biltzeko formularioak onartu ditu, bai eta otsailaren 18an Eusko Legebiltzarrean aurkeztu genuen Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta baten aldeko sinadura digitalak egiteko eredua ere.
Sinadurak online
Astelehenetik aurrera digitalki sinatu daiteke.
Baina datorren irailaren 18an izango da emango diogunean hasiera sinadurak biltzeko kanpainari. Hiru ekitaldi egingo dira hiru hiriburuetan, pobreziaren aurkako politika publikoetan erantzukizuna duten erakundeetako batzuen aurrean.
4 hilabete sinadurak biltzeko
Lau hilabete ditugu 10.000 sinadurak biltzeko, lau hilabete ditugu hirietako herri eta auzo guztietara iristeko, lantokietara eta unibertsitateetara iristeko, hainbat mobilizazio egiteko. Lau hilabete ditugu BGOEren eskakizuna herritarren gehiengoak babestu eta parlamentuan gehiengo batek entzun dezan.
Kanpainarekin bat egin ezazu!
Horregatik, hemendik animatu nahi ditugu gizarte zibileko erakundeak, bai eta ekimen honetan interesa duten norbanakoak ere, hiru lurraldeetan funtzionatzen ari diren batzarretan parte hartzera, Irailaren 18an hasiko den prozesuari babesa emateko eta Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoak neurri hori babestera behartzeko, herritar guztientzako funtsezko eskubide gisa.
Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta batekin pertsona guztiok irabazten dugu.
Pobreziari buruzko beste kontaketa bat
Aski da pertsona pobreak jazartzeaz eta kriminalizatzeaz
Eusko Legebiltzarrak galarazi egin du Oinarrizko Errenta lege bihurtzea
Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errentari buruzko eztabaida Eusko Legebiltzarrean
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5