ESK sindikatuak Euskal Herriko hiri eta herrietako kaleak “Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean” lelopean larunbat honetan beteko dituen mobilizazioekin bat egiten du.
Urtarrilaren 8an, Euskal Herriko kaleak beteko ditugu berriz giza eskubideen alde, elkarbizitzaren alde eta salbuespenezko espetxe politikarekin behin betiko amaitzeko ordua delako.
Aurtengo leloa, Elkarbizitzarako. Bakerako. Etxerako BIDEAN izango da.
Elkarbizitzarako. Bakerako. Etxerako BIDEAN
Sindikalgintzatik denbora daramagu aldarri hauekin bat eginez. Horren adibide dira Bilbon hilabetero #IzanBidea dinamikarekin bat eginez egiten dugun elkarretaretzea eta Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin diren mobilizazioak.
« Funtsezkoa da elkarbizitzaren eta bakearen bidean aurrera egitea. Biak ala biak, elkarlotuta doaz »
Elkarbizitzarako. Bakerako
Etxerako BIDEAN gabiltza gu ere, eta bide horretan jarraituko dugu bai urtarrilaren 8an eta baita aurrerantzean ere. Elkarbizitza ezinezkoa delako euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen-legeriak eragindako eskubide-urraketa desagertzen ez bada. Eta, etxerako bidea gauzatu dadin eta espetxe-politikan hain beharrezkoa den erabateko aldaketa eman dadin, funtsezkoa delako elkarbizitzaren eta bakearen bidean aurrera egitea. Biak ala biak, elkarlotuta doaz. Eta gu ere, elkarrekin bide beraren baitan abian goaz.
Sareren deialdiak 2022ko urtarrilaren 8rako
Urtarrilaren 8an, berriro ere elkartu gaitezen. Herrialde bakoitzeko deialdiak hemen uzten dizuegu:
Langileok bakea, konponbidea eta elkarbizitzaren alde. Behin betiko.
Langileok salbuespen-neurrien amaitzearen alde
'Bakearen Artisauak' absoluzioa!
ESK-k salbuespen neurriekin bukatzeko deitutako mobilizazioarekin bat egiten du
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7