GORA GARBITZAILEAK-ek ISS Facility Services garbiketa enpresa okupatu dugu Bizkaiko hitzarmena blokeatzen ari delako.
« Atzo martxoak 8, enpresak bere plantilla osatzen dugun emakumeak goraipatu zituen; gaur martxoak 9, soldata duinak ukatzen jarraitzen digu »
Joan den martxoaren 3an egin genuen lehen protesta ekintza, Bilboko iturriak kolore morez tindatuz, hiri dauden gizonen estatuetatik eskularruak eta fregonak zintzilikatuz eta Udaletxeko zubitik neurri handiko pankarta bat askatuz. Gaur, GORA GARBITZAILEAK kolektiboak, LAB eta ESK sindikatuen laguntzarekin, Bizkaiko Garbiketa Hitzarmenaren aldeko bigarren protesta ekintza egin dugu. Horrela, hamarnaka langilek ISS Facility Services enpresak Bilbon Bilbon dituen bulegoak okupatu ditugu.
ISS multinazionala
Ez dugu enpresa ausaz aukeratu. ISS Danimarkako multinazionalak 2.000 langile inguru ditu Bizkaian. Bere bezeroen artean, Basauri edo Getxoko Udalak, BEC, Amazon edo Coca Cola nabarmentzen dira.
Gainera, ISS da, hain zuzen ere, Bizkaiko Garbiketa Hitzarmenaren negoziazioa blokeatzen ari den enpresetako bat, garbitzaileon soldatak 1.200 eurora ez iristearen arduradunetako bat.
Martxoak 9
Data ere ez dugu ausaz aukeratu. Atzo, martxoaren 8an, enpresak bere plantilla osatzen dugun emakumeak goraipatu gintuen, eta hurrengo egunean, soldata duinak ukatzen jarraitzen digu.
Esan bezala, ez dugu data ausaz aukeratu, guretzat egun guztiak direlako martxoaren 8a. Izan ere, gu, sektore feminizatu eta prekarizatu batean lan egiten dugunok, prest gaude eurena bezalako erraldoiei urteko egun guztietan aurre egiteko, gure lanak eta soldatak duindu arte.
Horregatik guztiagatik, enpresan sartu gara eta mezu bat utzi diegu: garbitzen ari garenontzat, egunero martxoaren 8a da. Hitzarmen duin bat nahi dugu orain, urtean gutxienez 1.200 euroko 15 pagarekin, eta horregatik, martxoaren 31n grebara joango gara.
Basauriko Udaleko garbiketa-azpikontrataren ez-ordainketak eta ez-betetzeak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren garbiketako aurreakordioa sinatu da
Donostiako Udalaren garbiketa-aurreakordioa sinatu da
Bizkaiko Diputazioko garbitzileek % 24ko gutxieneko soldata-igoera lortu dute
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12