Zure historia klinikoaren lagapena ez sinatzeko eskubidea duzu eta, aurretik sinatu baduzu, atzera egiteko eskubidea duzu. Osakidetzari exijitzen diogu osasun publikoaren pribatizazio berri honi buelta ematea.

Osakidetzak lankidetza-hitzarmena sinatu du MUTUALIArekin pazienteen historia mediko osoa eskura dezaten. Mutualia da EAEn mutualitate nagusia, 422.000 langilerekin, baina akordio honek bidea irekitzen du beste mutuek ere bide bera har dezaten.

ESK-k salatu egiten du osasun publikoaren pribatizazio berri hau, osasun-historialetan sartzea baitakar, ugazaben interesen mesedetan.

Mutualitateak ugazaben elkarte pribatuak dira, eta erreforma egin ondoren, medikuaren bajak kudeatzeko, kontrolatzeko eta zaintzeko eskumenak irabazten joan dira. Urteak daramatzagu mutualitateen jardunbide txarrak salatzen, kontingentzia bat lanaren ondoriozkotzat aitortzerakoan edo errekuperazio egokirako beharrezkoak diren baja-egunak errespetatzerakoan; izan ere, mutuek frogatu dute irizpide ekonomikoak eta errentagarritasunekoak lehenesten dituztela irizpide medikoen aurretik. 2014an, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren erreformarekin, ate hori ireki zen, Mutuek historial klinikora sartzeko aukera izan zezaten, baina, azkenean, Datuak Babesteko Legeak hori garatzea eragotzi zuen, baina Osakidetzak argi uzten du, gure osasuna patronalen esku uzten jarraitzen du.

Zergatik mugatzen ditu eskubideak?

Hitzarmenak datu medikoen konfidentzialtasunerako eskubidea urratzen du, eta, gainera, osasun-sistema publikoan medikuaren eta pazientearen arteko harremana larriki kaltetzen du; izan ere, baliteke beren historian beren lan-bizitzan haien aurka erabil daitezkeen arreta edo kalteak jasotzea nahi ez izatea. Informazio sentikorra da, bereziki babestua. Bertan, paziente bakoitzaren osasun-bizitza osoa, interbentzio, proba eta gorabehera mediko guztiak agertzen dira.

Aldez aurreko nahitaezko baimena

Historia kliinikoaren lagapen hau ahalbideratzeko langilearen idatzizko baimena behar da, ez sinatzeko eskubidea duzu eta, beraz, zure historia klinikoa Osakidetzan soilik mantentzea. Gainera, aurretik sinatu baduzu, atzera egiteko eskubidea duzu.


Osakidetzari exijitzen diogu osasun publikoaren pribatizazio berri honi buelta ematea.

 

Zer jakin behar dut mutuei buruz? Hemen klik egin

 

Exigimos medidas para evitar situaciones de riesgo en intervención social

Ante la muerte de una educadora social los sindicatos LAB, ELA, CCOO y ESK exigimos medidas concretas ante situaciones de Irakurri

La precariedad en el transporte facilita los accidentes laborales

Hemos denunciado la muerte de 4 transportistas en accidente laboral en Fitero. Las precarias condiciones laborales existentes en amplios sectores Irakurri

En 2024 las muertes laborales en Navarra fueron 26, la cifra más alta de la última década

Hemos presentado el informe de siniestralidad en Navarra. Exigimos que se cumpla la normativa, que se refuerce el equipo de Irakurri

Sube en 2024 el número de muertes en el trabajo

Hemos presentado en informe sobre siniestralidad laboral en Euskal Herria de 2024 y la conclusión es clara: ha habido más Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14