ESK sindikatuak Nafarroan torturak eta tratu txarrak jasan dituzten pertsonei egindako aitortza ospatzen du.

 

Nafarroako torturatuen prentsaurrekoa Nafarroako Parlamentuaren aurrean
Argazkia: Foku

 

« Tortura eta tratu txarrak  isilarazi eta ukatu  egin dituzte administrazio publikoek »

 

Gaur, Nafarroako Parlamentuan, Kriminologiaren Euskal Institutuak 1979tik gaur egun arte Laura Pegok zuzendutako Tortura eta beste tratu txar batzuen inguruko ikerketa aurkeztu da lan-saioan.

ESK sindikatuak oso positibotzat jotzen du erakundeek ikerketa horiek bultzatu eta babestea, guztion artean bakearen eta adiskidetzearen bidea eraikitzen eta aurrera egiten jarraitzeko.

 

Tortura eta tratu txarrak Nafarroan

Tortura eta tratu txarrak giza eskubideen urraketa larriak dira, eta zuzenean giza duintasunaren aurkakoak. Urte askotan, gertakari horiek isilarazi eta ukatu egin dituzte administrazio publikoek eta alderdi politiko askok. Hala ere, Nafarroako gizartea oso kontziente zen eta da tortura ez zela soilik ematen, baizik eta ezkutatzen zela sistematikoki, zoritxarrez sindikalistok ondo dakigun zerbait da hau.

Tortura jasan duten pertsonek erreparazioa behar dute, baina hori ezinezkoa da gertatutakoa aitortu gabe. Tortura kasuak gutxituz joan diren arren, garrantzitsua da ez ahaztea Giza Eskubideen Europako Auzitegiak askotan zigortu duela Espainiako Estatua salaketa horiek ez ikertzeagatik, eta 2008an eta 2011n izandako gertakariengatiko azken kondena izan da.

Torturak jasan dituztenentzat ezinbestekoa da gertatutakoa esplizituki aitortzea, eta erakundeek ezin dute beste alde batera begiratzen jarraitu, justiziazkoa delako, baina, batez ere, horrelakorik berriro gerta ez dadin, inori ez.

 

Langileok bakea, konponbidea eta elkarbizitzaren alde. Behin betiko.

Gaur Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala mobilizatu gara oraindik falta diren gatazkaren korapilo handiei irtenbidea emateko asmoz. Irakurri

Langileok salbuespen-neurrien amaitzearen alde

Langileei dei egiten diegu abenduaren 20ko mobilizazioetan parte har dezaten, salbuespen-neurrien amaietzearen alde. Bakea, konponbidea eta elkarbizitza. Irakurri

'Bakearen Artisauak' absoluzioa!

Sindikatuek, erakundeek eta gizarte zibileko aktibistek Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry ('Bakearen artisauak') absolbitzea eskatzen dugu eta apirilaren 3an deitutako Irakurri

ESK-k salbuespen neurriekin bukatzeko deitutako mobilizazioarekin bat egiten du

Azken urteotan urratsak eman dira konponbiderako, bizikidetzarako eta bakerako bidean, baina oraindik ere ate itxiak gelditzen dira. Urtarrilaren 13an Bilbon Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7