Epai hau, neurrigabea eta bidegabea izateaz gain, guztiz anakronikoa da. Irailaren 30ean Gasteizen egingo den manifestaziora joateko deia egiten dugu.

 

 

« Epai hau neurrigabea eta bidegabea izateaz gain, guztiz  anakronikoa da  »

 

ESK-k babesa eta elkartasuna adierazi nahi die Aitor Zelaia eta Galder Barbadori. Auzitegi Gorenak, Auzitegi Nazionalak emandako epaia berretsi ostean, egozten zaizkien gertakariak gertatu eta 5 urtera bi gazteak espetxeratuko ditu.

ESK-k uste du epai hau, neurrigabea eta bidegabea izateaz gain, guztiz anakronikoa dela eta bakar bakarrik erantzuten duela gutxi batzuen mendeku nahiari eta errebantxismoari.

ETAk bere behin betiko amaiera iragarri eta hamabi urtera, bi gazteei 4 urteko kartzela-zigorra eta 10 urteko gaitasungabetzea ezarri diete. Epai hori, beste behin ere, herri honek duela urte batzuk hasitako itxaropen-ibilbidearen aurrean batzuek betikotu nahi duten immobilismoaren eta iluntasunaren islada da.

 

 

Bakea, adiskidetzea eta bizikidetza

Euskal gizarteak apustu argia egin du bakearen, adiskidetzearen eta bizikidetzaren alde, eta halako epaiek bide hori oztopatu baino ez dute egiten. Presoak etxeratzeko, biktima guztiak aitortzeko eta agertoki berriak ezagutzeko bidean lanean ari den garai honetan, ez da espetxeak betetzen jarraitzeko unea.

ESK-k bat egiten du egun hauetan Euskal Herri osoan bi gazte hauen egoera salatzeko egiten ari diren mobilizazioekin, eta herritarrei, oro har, eta gure afiliazioari, bereziki, irailaren 30ean, larunbata, Gasteizen (Artiumetik) 18:30ean egingo den manifestaziora joateko deia egiten dugu.

Ankerkeriari stop!

 

Langileok bakea, konponbidea eta elkarbizitzaren alde. Behin betiko.

Gaur Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala mobilizatu gara oraindik falta diren gatazkaren korapilo handiei irtenbidea emateko asmoz. Irakurri

Langileok salbuespen-neurrien amaitzearen alde

Langileei dei egiten diegu abenduaren 20ko mobilizazioetan parte har dezaten, salbuespen-neurrien amaietzearen alde. Bakea, konponbidea eta elkarbizitza. Irakurri

'Bakearen Artisauak' absoluzioa!

Sindikatuek, erakundeek eta gizarte zibileko aktibistek Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry ('Bakearen artisauak') absolbitzea eskatzen dugu eta apirilaren 3an deitutako Irakurri

ESK-k salbuespen neurriekin bukatzeko deitutako mobilizazioarekin bat egiten du

Azken urteotan urratsak eman dira konponbiderako, bizikidetzarako eta bakerako bidean, baina oraindik ere ate itxiak gelditzen dira. Urtarrilaren 13an Bilbon Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7