Ambulancias La Pau enpresako ESK-ko ordezkari batek presioak jaso ditu bere etxean, etengabeko salaketa sindikala isildu nahian.
« Uste dugu enpresatik sortu dela delegatuaren etxeko helbidea aurkitzeko informazioa »
Joan den larunbatean, urtarrilaren 13an, ESK-ko ordezkariaren etxean paskin bat agertu zen, eta, ordezkari sindikal horren argazkiarekin batera, testu hau erantsi zitzaion: "Bilatzen da, saria ordainduko da. Larrialdietako anbulantziak zulatzen aritzen da eta gero, herritarrak???"
ESK-k ekintza sindikalen askatasunaren aurkako eraso zuzena dela uste du, baita ESK-k Ambulancias La Pauen egiten duen lana uzkurtzeko saiakera zuzena ere.
Ikerketa eta gaitzezpena
ESK-tik eskatzen dugu La Pauek barne-ikerketa bat abiaraz dezala dagozkion erantzukizunak argitzeko, uste baitugu enpresa horretatik sortu dela gure ordezkariaren helbidea aurkitzea ahalbidetu duen informazioa; era berean, eskatzen dugu enpresak erabat gaitzestea gertakari horiek.
Era berean, Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten alderdiei eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuari berari eskatzen diegu egitate horiek gaitzetsi ditzatela eta bidezko erantzukizunak argitu ditzatela, azken aldian egin diren sabotaje-ekintzak gaitzesten dituzten suhartasun berarekin.
ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu
Anbulantziak geldirik Bizkaian eta Araban langileak ez kontratatzeagatik
Lan Ikuskaritza La Pau anbulantzien soldatak ez aplikatzearen aurka agertu da
La Pau taldea salatuta soldatak ez aplikatzen saiatzeagatik
- 1
- 2
- 3
- 4