Orain, hurrengo Eusko Jaurlaritzako sailak negoziatzen ari direla, ezinbestekoa da enpresa publikoetan kudeaketa-eredua eta lan-harremanak aldatzea, egungo bazterkeria eta klientelismoa alde batera utziz eta gardentasunak eta elkarrekiko errespetua praktikatuz.
« Administrazio eta enpresa publikoetako harremanen eredu berri baten alde egiten dugu »
Hurrengo hilabetetan PNV eta PSEren gobernuak izango dituen kontseilari eta kargu desberdinak ezagutuko ditugu. Eta, Hazi Fundazioko kudeatzaile berriak tartean izango dira ere.
ESK-Eraldatzenetik arduraz ikusten dugu azken urteetan gobernuak lehen sektorearekiko izan duen jarduera. Gizartearentzako hain garrantzitsua den lehen sektorea modeloaren krisi sakon baten barruan murgilduta dago eta gobernutik oraingoan ere ez zaio inongo irtenbiderik ematen. Gobernuaren hitzarmenean, soilik, “Lehen sektorea eta Arrantza. Etorkizuna bermatu estrategikoa lokala eta osasungarria den sektorea”, adierazten da.
Horretarako, Hazi Fundazioa behar dugu, 'elikaduraren eta basoen balio-katearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bultzatzeko eta landa-ingurunea dinamizatzeko Eusko Jaurlaritzaren erakunde gisa' definitzen dena?
Lan-harreman klientelarrak
Kontseilari desberdinak izendatzen eta boterea banatzen ari den momentu hauetan Hazi enpresan ESK-Eraldatzeneko ordezkariak izan duten jarrera goraipatu nahiko genuke. Hazi-ko egunereko jardueran eta lan harremanetan politikaren kontrola eta klientelismoa salatu dituzten langileak ditugu Hazi enpresan. Hauteskunde sindikaletara aurkeztu ziren langileak, ordezkariak lortu, sistema salatu eta eraldaketaren alde apustua egin zuten langileak izan ditugu Hazi enpresan. Eta, ondoren enpresaren jazarpena pairatu duten langileak izan ditugu Hazi enpresan.
ESK-Eraldatzen-ek lan harreman modelo berri bat proposatzen du Hazi bezalako enpresa publikoetan. Gardentasunean, lan taldetan eta horizontaltasunean oinarritutako eredu bat proposatzen du. Non, kontsumitzailea eta lehen sektorearekin enpatizatuko duen modelo berri bat. Gardentasuna, negoziazioa, hitzarmena , elkarlana eta benetako elkarlana landuko dituen modelo bat proposatzen dugu.
Baztertuak
ESK-Eraldatzen-etik gaur egunean Hazi enpresan pairatzen dugun eguneko errealitatea salatzen dugu. Zuzendaritzatik baztertuak gara, batzorde desberdinetan ( lan osasunean) ukatu egiten zaio gure ordezkaritzari parte hartzea, gure galderei eta informazio eskaerei jaramonik ez zaie egiten,…
Enpresako azken xelebrekeria eta arduragabekeria azken hilabetean pairatu dugu. Hau da, Hazi-ko plantilla osoak bere lan tokia aukeratzeko posibilitatea. Non, honetaz apirilean izan genuen batzar orokorrean ez ziguten inongo aipamenik egin, eta, ondoren korrika eta presaka, langilegoarentzat, enpresarentzat eta lehen sektorearentzat hain garrantzitsuak diren erabakiak inongo seriotasunik gabe hartzen dira langilegoari eta lehen sektoreari inongo azalpen seriorik eman gabe. Oraingoan ere Hazi enpresak erabaki politiko jakin batzuei jarraitzen diela dirudi, enpresa eta lehen sektorea bere osotasunean kontuan izan gabe. Zer dago erabaki hauen atzean?
Derrigorrezkoa da kudeaketa eta lan harreman berri batzuei ateak irekitzea. ESK-Eraldatzen horretarako prest egongo da, beti ere, errespetutik, gardentasunetik eta seriotasunetik lan egiten bada.
Enpresa publikoetako kudeaketa-eredua eta lan-harremanak aldatzearen alde
EAJren bezero-sareak administrazio eta enpresa publikoetan
- 1