ESK-k aurreakordioari ezezko botoa ematea defendatu dugu; izan ere, horren edukia ez zaigu nahikoa iruditzen 80 egun baino gehiago greban egon diren langileen aldarrikapenei erantzuteko.
« ESK-k zoriondu nahi die langile guztiei azken hilabete hauetan erakutsitako jarreragatik eta parte hartzeagatik »
ESK-ko atal sindikaletik UGT, CCOO eta USO sindikatuek lortutako aurreakordioaren aurkako botoa defendatu dugu, horren edukia ez zaigulako nahikoa iruditzen 80 egun baino gehiago greban egon den plantillaren aldarrikapenei erantzuteko.
Enpresa Batzordearen gehiengo sindikalak lortutako akordioak KPItik bereizten ditu soldata-igoerak, eta kanpoan uzten ditu ESKrentzat eskuratutako eskubideei eusteko garrantzitsuak diren alderdiak, hala nola ebazpen judizialaren zain dauden aparteko ordainsarietan ABE osagarria berreskuratzea. ESK-k uste du aukera galdu dugula gaur egun gure eskubideen defentsan epaitegietan egiten ditugun helegiteekin bukatzeko eta kontu hauek negoziazio mahaiara eramateko.
Hobekuntza, borrokari esker
Aurreakordio horren aurretik, enpresak negoziazioaren hasieran zituen asmoak asko hobetzea ahalbidetu duen borroka dago. Eta hori garrantzitsua da, izan ere, negoziazioetan zehar Udalak ALSArekin zuen kontratua hautsi da eta hori ez da hutsala. ALSA Bilboko hiri-autobusen zerbitzua kudeatzen aritu denetik, langileek auzitara jo behar izan dute beren lan-baldintzak ez betetzeagatik.
Ezin dugu ahaztu, gainera, borroka hori ez dela soilik ALSAren aurkakoa izan, Bilboko Udala ere aurrean izan dugula (Aburto eta Abete buru), baita Bilbobuseko langileen aurka difamatu duten komunikabide asko ere, grebarako eskubidea erabiltzeagatik. Berriro ere boteretsuen alde jarri dira eta ahulenari eraso diote.
Zorionak hilabeteko borrokagatik
Azkenik, eta akordioa sinatzearen aurkako jarrera dugun arren, ESK-tik zoriondu nahi diegu langile guztiei azken hilabete hauetan izandako jarreragatik eta parte hartzeagatik (sindikatu-afiliazioak edo azken asanbladako posizionamendua alde batera utzita).
Bilbobuseko akordioa ez da nahikoa
Bilbobusek greba mugagabea hasiko du apirilaren 9an
Tuvisa: batasunetik eta konpromisotik borrokatzen jarraitzeko aukera ematen duen akordioa
Bilbobus: kalitatezko zerbitzu publiko baten alde
- 1
- 2
- 3