Stellantis multinazionalak Mecaner desegin nahi du edozein alternatiba lortu aurretik. Makinak fabrikatik ateratzen hasi dira, Eusko Jaurlaritzak beste alde batera begiratzen jarraitzen duen bitartean.
« Hori da herri honen industriaren etorkizuna bermatzeko administrazio publikoak darabilen estrategia antzerakoia? »
Aurreikusten genuena gertatzen ari da, eta horrela adierazi genuen duela gutxi: Stellantis multinazionalak Mecaner itxi eta fabrika edonori eta pusketetan saldu nahi du. Makinaria fabrikatik ateratzen hasi da! Edozein alternatiba lortu baino lehen desmantelatu nahi dute. Berdin zaio langileen edota eskualdearen etorkizuna, diru gosea da lehenatsuna; eta hori gutxi balitz, Eusko Jaurlaritzak beste alde batera begiratzen du. Hori da herri honen industriaren etorkizuna bermatzeko administrazio publikoak darabilen estrategia antzerakoia? Enpresak itxi, langileak kaleratu eta kapitalak joka dezala nahi bezala?
Behar sozialak
Guk argi daukagu, Mecanerren instalazioen jabetza eta etorkizuneko proiektu industriala eskualdearen eta lurraldearen behar sozialei eta eraldaketei lotu behar zaizkiela defendatzen dugu. Halaber, kalitatezko enpleguaren sorreran eta edozein proiektu berritan langile ohiak lehentasunez aintzat hartu behar direla deritzogu.
Bada garaia bestelako etorkizun justuagoak erdiesteko haziak jarri eta urratsak ematen hasteko. Planetaren mugen barruan eta sozialki justuak izango diren produkzio mota eta enpleguak beharrezkoak izango dira eta horiek lortzeko egin behar dugu trantzisioa. Jakin badakigu ez dela batere erraza, hori dela eta ezinbestean ikusten dugu bestelako irtenbideak planteatzea. Garai berrientzat politika eta ekintza berriak behar ditugu.
Etorkizuna beste gako batean
Beraz, gaur eta hemen Mecanerren etorkizunaz hitz egiteko hurrengoa eskatzen dugu:
- Industria sail eta gainontzeko administrazio eskudunei: makinariaren salmenta geldiaraztea eta insatalazioen aldi baterako erosketa publikoa bideratzea.
- Mecanerren instalazioak industria ekoizpen mota jasangarrirako izan behar dira. Industriaren nahitaezko eraldaketa ekosozialean erreferente izatea nahi dugu.
- Zer, nola eta nortzuk produzituko duten erabakitzeko eta proposatzeko aukera ematea langileei, sindikatuei, erakundeei, akademiari eta gizarte mugimenduei prozesu parte hartzaile bat bideratuta.
Dei egiten diegu eragile sozial, sindikal eta herritar orori bat egitera eta desmantelamendu hau gelditzera.
Eraldaketaren parte aktiboa izan nahi dugu eta horregatik daramagu Mecanerren nortasun eta bigarren bizitzari lotutako hurrengo aldarriak: prozesu parte hartzailea, jabetza publikoa eta trantsizio ekosoziala.
Mecaner herriarentzat!
Eusko Jaurlaritzari tresna publiko gehiago eta Mecaner-en instalazioak erosteko eskatzen diogu
Mecaner desegin nahi dute edozein alternatiba lortu baino lehen
Mecaner: industria sozial eta ekologikoki justu baten alde
Erakundeek lanpostuak eta etorkizun industriala defendatu behar dituzte
- 1
- 2
- 3
- 4