Abiadura Handiko Trenaren obretako langileen oinarrizko eskubideak etengabe urratzea, tratu arrazista eta homofoboa eta etengabeko umiliazioak, irainak eta mehatxuak salatzen ditugu.

 

« Dagoeneko  12 lan-heriotza  izan dira AHTaren obretan Euskal Herri osoan »

 

Azken hilabeteetan zehar AHT Gelditu! Nafarroak Monte Planoko tunelean (Tafalla) AHTaren obretako hainbat langileren testigantzak ezagutzeko aukera izan du. Dirudienez, tunel honen lan-baldintzak errepikatu egiten dira Euskal Herri osoko AHTaren obretako gainerako tuneletan, "Zuloan. Bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrena "izenburu duen liburuak erakusten duen moduan. Liburu hau, Urko Apaolaza, Argia aldizkariko kazetariak idatzi zuen.

Langileen testigantzak oso deigarriak dira hainbat arrazoirengatik:

  • Lanaldi nekagarriak, 12 ordu edo gehiagokoak; kasu batzuetan 14, 16 eta 18 ordukoak ere izan daitezke.

  • Lan-ordutegia ez kontrolatzea: Ez da fitxatzen, ez sartzean ez irtetean, eta fitxatzen bada, gero fitxak galtzen dira. Horrela, aparteko orduak ez dira zenbatzen eta ez dira ordaintzen.

  • Laneko erabateko segurtasun falta ezbehar handiko lan batean: Hori areagotu egiten da langile gehienek drogen kontsumo handia egiten dutelako, lan-erritmoari eusteko behartuta bait daude.

    Kontsumo hori enpresek sustatzen dute.

    Ez dago norbera babesteko ekipamendu egokirik, eta istripuren bat gertatuz gero, langileek beraiek artatzen dute beren burua, eta anbulatoriora beren autoetan joan behar izaten dute. Ez dago beti mediku-azterketarik, ez lehenago, ez lanaldian zehar.

  • Erabat osasungaitzak diren lan-baldintzak: Debekatuta egon arren, diesel makinekin lan egiten dute tunelen barruan, kutsadura kimikoa eta akustikoa eragiten dituztenak. Hori larriagotu egiten da norbera babesteko ekipamendurik ez dagoelako. Lan-ikuskapenak aldez aurretik jakinarazten zaizkie enpresei, iragarritako egunean neurri egokiak har ditzaten, legezkotasuna errespetatzen dutela adierazteko.




  • Lanerako tresnarik ez izatea eta makineria oso zaharra, egoera txarrean eta arriskutsua erabiltzea. Ez da piezarik edo osagairik aldatuko egoera jasanezina bihurtu arte.

  • Enpresa-abusuak: Beren eskubideak eskatzen dituzten edo sindikazioa sustatzen duten langileak berehala kanporatzen dituzte. Azpikontrataren araberako lan-desberdintasunak oso handiak dira, gauez paperik eta kontraturik gabeko langileak egoterainokoak. Azpikontratazio-prozedura mekanismo ezin hobea da era guztietako desberdintasunak sustatzeko eta abusuzko praktika horiek ezkutatzeko. Eraikuntza-enpresek zerbitzu juridiko indartsuak izaten dituzte, horrelako jarduketei legezko
    itxura emateko.

  • Arrazakerian eta homofobian oinarritutako tratu iraingarria langile arrazializatuei ematea: Mespretxuak, umiliazioak, irainak eta mehatxuak etengabeak dira.

  • Nominak faltsutzea: aparteko orduak ez kontabilizatzeaz gain, ostatuaren kostua hileko diru-sarreretatik deskontatzen da, eta ez dira kontuan hartzen ez arriskugarritasun-plusak ezta gaueko lana ere.

  • Plantilla ia etengabe berritzea: Lehen aipatutako baldintzak direla eta, oso langile gutxik eusten diote lan-erritmo horri luzaroan, eta, beraz, langileen etengabeko joan-etorria dago.

  • Lardaskeria eta ustelkeria obretan: Zuntzaren erdia erabiltzen da tunelaren estaldurako hormigoiaren nahasketan; beraz, tunelaren segurtasuna zalantzan geratzen da, eta beste elementu batzuk, berriz, soberan jartzen dira gainkostuak kobratu ahal izateko. Makinetako olio-ihesak etengabeak dira eta lur azpian ezkutatzen dira.

 

 

12 hildako

Errealitate horren aurrean, behean sinatzen dugun eragileok azpiegitura horren eraikuntzan gertatzen diren lan-baldintzak salatu nahi ditugu, langileen bizitza eta osasungarritasuna etengabe arriskuan jartzen dituztelako eta aspalditik desagerrarazi behar ziren esklabotza-baldintzak gogorarazten dizkigutelako. Ildo horretan, gogorarazi nahi dugu dagoeneko 12 lan-heriotza izan direla AHTaren obretan Euskal Herri osoan. Benetan uste dugu AHT bezalako azpiegitura megalomanoak ez liratekeela posible izango horiek gauzatzen dituen langile-klasearen zapalkuntza-baldintzarik gabe, eta itxurazko "aurrerabideak" errealitate gordin hori ezkutatzen duela. Azken batean, esan dezakegu AHTa XXI. mendeko azpiegitura bat dela, XIX. mendeko lan-baldintzak dituena.

Era berean, langileen oinarrizko eskubideak etengabe urratzen direla salatu nahi dugu, gehienetan egoera oso zaurgarrian dauden migratzaileak baitira. Jasaten duten tratu arrazista eta homofoboa etengabea da, eta eguneroko umiliazioak, irainak eta mehatxuak jasan behar izaten dituzte.

Eta, azkenik, salatu nahi dugu praktika horiek ezkutatzeagatik Estatuko zein autonomia-erkidego etako administrazioek duten erantzukizuna; izan ere, jakitun izan arren, beste alde batera begiratzen jarraitzen dute, enpresekin erabat bat eginda.

AHT Gelditu! Nafarroa, CGT, CNT, Contigo-Zurekin, EH Bildu, ELA, ESK, Haritu Elkarlaguntza Sarea, Iruñerriko Kontseilu Sozialista, Jardun Koordinakundea, LAB, Langile Autodefentsa Sarea, Martes al Sol, SOS Arrazakeria.

 

AHT-k esklabu egiten gaitu!

AHT gelditzea eskatzen dugu berriro, ekologikoki eta ekonomikoki jasanezina delako, lan-eskubideak ez errespetatzeagatik, ustelkeria-iturri izateagatik eta mugikortasunaren arazoa ez konpontzeagatik. Irakurri

Aroztegiko 7 auziperatuak libre! Aroztegia gelditu!

Baztanen, 20 urte daramatzate borrokan Lekarozeko luxuzko proiektu inposatuaren aurka. Desobedientzia zibilak obrak geldiarazi zituen, baina orain 7 pertsona gogor Irakurri

XXI. mendeko esklabotza AHTaren obretan

Abiadura Handiko Trenaren obretako langileen oinarrizko eskubideak etengabe urratzea, tratu arrazista eta homofoboa eta etengabeko umiliazioak, irainak eta mehatxuak salatzen Irakurri

Sindikatuen topaketa automobilgintzaren sektorearen erronken aurrean

Citroen, Ford, Opel, Vokswagen eta Mercedeseko sindikatuak bildu gara automobilgintzaren sektoreko erronkei aurre egiteko, besteak beste, trantsizio ekologikoari. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5