Baldintza politikoak sortzearen aldeko apustua egiten dugu, indarkeria- eta gerra-egoera batetik gatazka kurduari konponbide politiko eta demokratikoa emango dion eszenatoki demokratiko batera igarotzeko.
« Öcalanen espetxeratzea kurduen aldarrikapenen aurkako errepresio orokorrenaren sinboloa da »
2025eko otsailaren 15ean 26 urte beteko dira Abdullah Öcalan atxilotu zutenetik, mugimendu kurduaren lider historikoa eta herri kurduaren eskubideen eta autodeterminazioaren aldeko borrokan nagusi dena. 1999tik, Öcalan isolamendu erregimenean dago Imraliko uharte-kartzelan. Bere espetxeratzea kurduen aldarrikapenen aurkako errepresio orokorrenaren sinboloa da, baina baita Turkiak hamarkada asko iraun duen gatazkari irtenbide politiko eta baketsua aurkitzeko duen zailtasunarena ere.
Abdullah Öcalan askatzea justizia izateaz gain, nazioarteko zuzenbidea eta Turkiako sistema juridikoa bera urratzen dituzten baldintzetan espetxeratutako gizon batentzat, Turkiako Estatuaren eta herri kurduaren arteko bake iraunkorra eraikitzeko urrats erabakigarria ere bada. Urteetan zehar, Öcalanek behin baino gehiagotan adierazi du bakea negoziatzeko eta sustatzeko borondatea, Turkia demokratiko eta pluralista baten barruan kurduen eskubideak aitortzeko proposamenak eginez.
Imraliko uharte-presondegian erabilitako praktikak herrialde osora hedatu dira disidentzia eta oposizio mota oro itzaltzeko, kurduen auziari irtenbide politiko bat emateko Ekialde Hurbil osoko eraldaketa demokratiko baterako inflexio puntu posible bat. Abdullah Öcalanen espetxeratzearekin, Turkiako Estatuak, fisikoki gizabanako gisa isolatu ez ezik, bere ideietatik sortu diren lorpen demokratikoak ere itzali nahi ditu.
Erabateko isolamendua
Abenduaren 28an, DEM alderdiko ordezkaritza bat Abdullah Öcalanekin bildu zen Imrali kartzelan, Sere Süreyya Önder eta Pervin Buldan diputatuek osatua. Bederatzi urtean Öcalanekin izandako lehen bilera osoa zen, Erdoganek 2015ean Turkiako Estatuaren eta Kurdistango Langileen Alderdiaren (PKK) arteko negoziazioen haustura ondoren. Bilera horren aurretik, urrian, familiaren bisita bat izan zen bere iloba Omer Öcalanekin.
Seinale positiboa izan bazen ere, Öcalanek ia lau urte zeramatzala erabateko isolamenduan kontuan hartuta, atxilotzeko baldintzak onartezinak dira oraindik, eta oztopo izaten jarraitzen dute bake-prozesu berri baterako. Izan ere, Imralin hasitako elkarrizketek negoziazio-fase berri bat ekarriko balute, ez lirateke ez bidezkoak, ez gardenak izango aldeetako batek parte hartu beharko balu bertan, espetxe-baldintzetan, bere mugimendu politikoarekin eta herri kurduarekin askatasunez komunikatzeko aukerarik gabe.
Eszenatoki demokratiko batera pasa
Abdullah Öcalanek proposatutako Konfederalismo Demokratikoak gizartea piztu du Kurdistan osoan. Genero-berdintasunaren printzipioak eta gizarte demokratiko eta ekologiko baten eraikuntza eraldaketa-prozesu garrantzitsuen oinarrian daude, eta inspirazio-iturri dira mundu osoko mugimendu iraultzaile askorentzat.
Horregatik, manifestu hau sinatu dugun sindikatuok bultzatzen jarrai dezagun, indarkeria- eta gerra-egoera batetik gatazka kurduari konponbide politiko eta demokratikoa emango dion agertoki demokratiko batera igarotzeko aukera emango duten baldintza politikoak sortzeko. Kurdistango bakea ona da alde guztientzat, eta bakeak beti etsai boteretsuak dituen arren, beharrezkoa da alderdiak konbentzitzea bakea denek irabazten duten egoera dela. Horregatik, nazioarteak ezin du beste aldera begiratu eta mekanismo politikoak aztertu behar ditu Kurdistanen bakea justiziarekin bilatzeko, zalantzarik gabe oso albiste ona izango litzatekeelako eskualdearentzat eta mundu osoarentzat.
Gaur egun, inoiz baino gehiago, Abdullah Öcalan bakea, demokrazia eta herrien eskubideak defendatzen dituen figura politiko gisa aurkezten da mundura, eta uste dugu printzipio demokratiko horiekin identifikatzen garenok gatazka-agertoki batetik konponbide demokratikoko agertoki batera igarotzeko ahaleginak babesten ditugula.
CCOO – CGT – CIG – Confederación Intersindical – Sindicat COS – CSI Asturies – CUT Aragón – CUT Galiza – ELA Sindikatua – ESK Sindikatua – IAC Catalunya – Intersindical Catalana – Intersindical Valenciana – LAB Sindikatua – MTC Canarias – OSTA – SAT Andalucia – Solidaridad Obrera – STEI Balears – STEILAS Sindikatua – UGT
Konponbide politiko eta demokratiko baterantz Kurdistanen; askatasuna Abdullah Öcalanentzat
Baskonia-Maccabi partida bertan behera uztea exijitzen dugu
Stop genozidioa! Langileok Palestinarekin
Egin diezaiegun aurre Israeli eta bere konplizeei
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7