La Pau anbulantziak ez ditu estaltzen Bizkaiko eta Arabako langileen bajak eta baimenak, eta horrek egunero zerbitzutik kanpo dauden anbulantziak egotea dakar, anbulantzia bat behar izan dezaketen herritarrak arriskuan jarriz.

«  Hainbat anbulantzia zerbitzutik kanpo  geratzen dira egunero, ordu luzez (kasurik onenean) edo lanaldi osoan »

 

ESK-Anbulantziak gure kezka adierazi nahi dugu La Pau enpresak Bizkaiko eta Arabako Garraio Sanitarioko Sareko langileen aldi baterako ezintasunak eta baimenak betetzeko duen utzikeria etengabearen aurrean.

Horren ondorioz, hainbat unitate zerbitzutik kanpo geratzen dira egunero, ordu luzez, kasurik onenean edo lanaldi osoan; gainera, beste unitate askoren asistentzia-maila jaitsi egiten da, erizaintzako profesionalak izateko gai ez direlako.

 

Legeria sistematikoki urratzen dute

Hemendik gogorarazi nahi dugu OINARRIZKO BIZI-EUSKARRIKO EDO BIZI-EUSKARRI AURRERATUKO anbulantziak direla, ezinbestekoak premia larriko uneetan osasun-arreta azkarra emateko

Gainera, behin eta berriz salatu dugunez, ez dira betetzen OMEk gomendatzen dituen anbulantzia medikalizatuen ratioak, eta horrek defizit arriskutsua dakar herrialde honetako herritarrek merezi duten premiazko laguntza emateko orduan.

ESK-k Eusko Jaurlaritza berriari eta bere Osasun sailburu berriari exijitzen die legeria sistematikoki urratzen duten eta gure bizitzak arriskuan jartzen dituzten enpresak gure zergekin finantzatzeari uzteko.

Zenbat hildako behar dira norbaitek neurriak hartzeko?

 

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri

La Pau anbulantziak: urrutitik datozen baldintza prekarioak

La Pau anbulantzien utzikeria salatzen dugu, baita instalazioen mantentze-lanei dagokienez ere; izan ere, 4 urte pasatxoan, zerbitzua kudeatzen ari zela, Irakurri

Anbulantziak geldirik Bizkaian eta Araban langileak ez kontratatzeagatik

Bizkaian eta Araban azpikontratatutako anbulantziek abuztuan 200 gorabehera baino gehiago izan dituzte txandetan La Pau anbulantziak ez dituelako kontratatu beharrezko Irakurri

La Pau anbulantziak herritarren bizitza arriskuan jartzen du

La Pau anbulantziak ez ditu estaltzen Bizkaiko eta Arabako langileen bajak eta baimenak, eta horrek egunero zerbitzutik kanpo dauden anbulantziak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3