'To Share' Behatokiak tailer-ziklo bat antolatu du oinarrizko errenta unibertsal batek gizartean eta pertsonen bizitzan izango lituzkeen ondorioei buruz, bereziki euskal gazteei zuzenduta.
Aberastasuna zuzen banatzeko To Share Behatokiak, Argilan-ESK eta ESK partehartzaile izanda, tailer-ziklo bat antolatu du oinarrizko errenta unibertsal batek gizartean eta pertsonen bizitzan izango lituzkeen ondorioei buruz, bereziki euskal gazteei zuzenduta.
Gure afiliazioa eta interesa duten pertsona guztiak animatzen ditugu hain interesgarria den ziklo honetan parte hartzera. Behean, parte hartzeko moduak azalduko dizkizugu, aurrez aurre zein streaming bidez.
Tailerrak
- Otsailak 28. Aberastasunabanatzea, aukera-berdintasunaeta pobreziarenamaiera, demokraziaindartzeaeta herri-subiranotasuna.
- Martxoak 6. Berdintasunagenero-ikuspegitik.
- Martxoak 13. Garapenarekineta kontsumoarekinlotutakolarrialdiklimatikoa.
- Martxoak 20. Emantzipaziorakoeta garapen pertsonaleta komunitario osorak oaskatasuna eta autonomia pertsonala.
- Martxoak 27. Lana eta lan-merkatua, behar pertsonalak eta sozialak asetzeko.
- Apirilak 3. Desplazatzeko askatasuna eta kultura-aniztasunaeta- identitatea.
Tokia
Tailerbakoitzaaldibereanegingoda, 12:00etatik 14:00etara, tokihauetan:
- EHU Leioa. Lan Harremaneneta Gizarte Langintzaren Fakultateko dekanotzako bilera-gela.
- EHU Gasteiz. Bideokonferentzia gela-Elurreta. Las Nieves gelategia.
- EHU Donostia. Carlos Santamaria Ikastetxea, 3 ikasgela.
- EHU Bilbao. Bideokonferentzia gela-Sarriko.
Tailerretan parte hartzea doakoa da, baina 2020ko otsailaren 26a baino lehen eman beharko da izena, lh-gl.dekano-idazkaria@ehu.eus helbide elektronikora idatziz.
Tailer bakoitza zuzenean ere jarraitu ahal izango da, streaming bidez, https://ehutb.ehu.eus/canal1 helbidean konektatuta.
EHUko ikasleen kasuan, tailer guztietara joateak 0,5 kreditu aitortzea ekarriko du, eta kreditu 1era zabaldu ahal izango da tailer horiek osatuko dituzten foro sozialetan parte hartuz gero.
Pobreziari buruzko beste kontaketa bat
Aski da pertsona pobreak jazartzeaz eta kriminalizatzeaz
Eusko Legebiltzarrak galarazi egin du Oinarrizko Errenta lege bihurtzea
Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errentari buruzko eztabaida Eusko Legebiltzarrean
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5