Herri plataformen mobilizazioak eta lanuzterako deia babesten ditugu, eta langileei dei egiten diegu martxoaren 12rako deitutako mobilizazioekin bat egitera.

 

Cartel paro vertedero Zaldibar 12 marzo

 

Otsailaren 6tik, Zaldibarko zabortegia behera etorri zenetik, bi langile ditugu desagertuta. Arduradunek istripua deitu arren, Verter Reciclingek egindako kudeaketa negargarri eta iruzurtiaren, Eusko Jaurlaritzaren kontrol faltaren eta ekoizpen eta kontsumo ereduari buruzko hausnarketa faltaren ondorio izan da gertatutakoa.

Zaldibarren edozein hondakin mota isurtzen zen, inolako kontrol eta tratamendu egokirik gabe. Zabortegi horrek ez du baimenik isuritako hondakin arriskutsu askorentzat. Amiantoarekin hondakinak jaso zitzakeen, baina aurretik eskatutako tratamendurik gabe egiten zuten, eta langileek ez zeukaten horretarako tresneria egokirik.

Hondakinak mendi-mazelan pilatzen ziren, finkatze lanik egin gabe. Mendi-mazelan pitzadurak zeuden, berehalako arriskua adierazten zutenak, eta aurretik lur-jausiak izan dira, baina ez dira jakinarazi. Eta azkenean langileek jada salatzen zutena gertatu da.

 

Eusko Jaurlaritza, arduraduna

Eusko Jaurlaritza da instalazio kutsatzaile eta arriskutsu baten gaineko kontrol zorrotza eramateko betebeharra duena, zabortegi bat den aldetik, eta beste alde batera begiratu du. Zaldibarren egindako azken ingurumen ikuskapenean 23 hutsegite atzeman zituzten, baina ez zen nahikoa izan espedientea ireki eta enpresa zigortzeko. Kontrol zorrotz bat balego, ez zen hau guztia gertatuko.

Baina Eusko Jaurlaritzaren ardura ez da hemen amaitzen. Eraitsi eta gero, A8 autobidea irekitzea izan zen lehentasuna. Errepidea ireki arte lanean ari ziren pertsonei ez zitzaien abisatu han amiantoa zegoela eta segurtasun neurri bereziak hartu behar zituztela. Ezer gutxi axola izan zitzaion Eusko Jaurlaritzari han lan egiten zuten pertsonen osasuna. Inguruko udalerrietan bizi diren pertsonen osasuna ere ez zitzaien asko axola izan. Informazioa eskatzen zutenean
alarma piztu nahi izatea leporatzen zieten agintariek. Futbol partida izan zen inflexio puntua. Izango da Eusko Jaurlaritzarentzat garrantzitsuagoa dela futbola pertsonen osasuna baino. Airearen neurketen lehenemaitzak oso berandu eman ziren, eta erakutsi zuten kezka ez zela alarmismoa, herritarrak dioxinak eta furanoak arnasten ari zirela.

Eusko Jaurlaritza ez da inoiz arduratu langileen osasunaz. Kirola ez egiteko argibideak ematen zituen edo etxeetako leihoak ixteko gomendatzen zuen, eta Eibar, Ermua, Elgeta, Zaldibar eta Mallabiko langileen osasuna zaintzeko gomendiorik ere ez du eman. Ezin da kirolik egin ordu eta erdiz, baina ez dago inolako arazorik lan egiteko, nahiz eta fisikoki jarduera zorrotzak izan. Horiek dira Eusko Jaurlaritzaren lehentasunak.

 

Martxoaren 12an, mobilizazio herritarra

Horregatik, ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta Etxalde sindikatuek herri plataformen mobilizazioak eta lanuzterako deia babesten dugu, eta langileei dei egiten diegu martxoaren 12rako deitutako mobilizazioekin bat egitera.

Mobilizazioetan parte hartzea ahalbidetzeko, lanuztea erregistratu dugu eguerdiko 12:00etatik arratsaldek

 

#ZaldibarArgitu orain!

 

Orri informatiboa deskargatu

 

Esku-hartze sozialean arrisku-egoerak saihesteko neurriak eskatzen ditugu

Gizarte-hezitzaile baten heriotzaren aurrean, LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuok neurri zehatzak eskatzen ditugu esku-hartze sozialeko arrisku-egoeren aurrean. Irakurri

Prekarietateak garraioaren sektoreko lan-istripuak errazten ditu

Gaur Iruñeko Lan-ikuskaritzaren aurrean salatu dugu Fiteron hil ziren 4 garraiolarien heriotzak. Garraio-sektore zabaletan dauden lan-baldintza eskasek horrelako istripuak errazten Irakurri

26 langile hil ziren 2024an Nafarroan, azken hamarkadako kopururik altuena

Nafarroako lan-ezbeharren txostena aurkeztu dugu. Araudia betetzea, ikuskapen-taldea indartzea eta NOPLOI-ri araudia betetzen ez duten enpresak zigortu ahal izateko ahalmena Irakurri

Lan heriotzek gora egin dute 2024an

2024ko Euskal Herriko lan-ezbeharrei buruzko txostena aurkeztu dugu, eta ondorioa argia da: 2023an baino lan-istripu gehiago izan dira, eta lan-osasuneko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13