Gizarte-hezitzaile baten heriotzaren aurrean, LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuok neurri zehatzak eskatzen ditugu esku-hartze sozialeko arrisku-egoeren aurrean.


« Zerbitzu konplexuetan,  gutxienez bi pertsonak  lan egin beharko lukete beti »

 

"Gizarte hezitzaile bat erahil dute" albiste honekin altzatu gara gaur, eta gertakarien gogortasunak eta behin eta berriz zerbitzuetan bakarrik lan egiteak dakartzan zailtasunak aipatzen dituzten langileei arreta ematen diegulako , zerbitzu horiek, duten konplexutasunagatik, beti gutxienez bi pertsonak lan egin beharko luketela eskatu dugu behin eta berriro.

Lehenik eta behin, biktimari, haren familiari eta María Belén Cortés Flor-en lankideei elkartasuna helarazi nahi diegu. Era berean, azpimarratu nahi dugu emakumeenganako indarkeria bizitzako eremu guztietan dagoela eta, kasu honetan, lan-ingurunean agertzen dela ere. Genero- desberdintasuna da, oraindik ere, egoera horiek betikotzen dituen oinarria, eta emakume askok gure gizartean duten mendekotasun posizioa indartzen du. Nolanahi ere, ez dago lankide horren galeraren dimentsioa ulertzen lagunduko duen hitzik.

 

Arriskuen ebaluazioa eta prebentzioa

Bigarrenik, LAB, ELA, CCOO eta ESK adierazi nahi dugu oso garrantzitsua dela gizarte esku-hartzeko hitzarmenak lanpostuen ebaluazio espezifikoa bermatzea eta prebentzio-neurri espezifikoak hartzea, ez soilik egungo hitzarmenak jasotzen dituen babes bereziko zentro edo zerbitzuei dagokienez, baizik eta pertsonei gizarteratzen laguntzen dieten eguneko arreta zerbitzuak, ingurune ireki/itxiko neurri judizialen egoitza-zentroak, adingabeak, gizarte-bazterketa larrian edo moderatuan dauden, adikzioak edo/eta gaixotasun mentala duten pertsonak artatzen dituzten egoitza-zerbitzuak, eta berehalako erantzunik gabe hirigunetik urruntasuna duten zentroak sartzea ere, gure arriskuak saihesteko eta minimizatzeko.

Gogorarazi behar da ongizate kolektiboaren aldeko lanak eta gizarte bazterkeriaren aurkako borrokak ez luketela ekarri behar beharrezkoak ez diren arriskuak hartzea. Arrisku horiek gure laneko segurtasuna eta osasuna bermatu behar dutenen erantzukizunik ezaren ondorio dira, bereziki lan egiten dugun zerbitzuez arduratzen diren enpresa eta administrazioena, hala nola udalena eta Foru Aldundiena.

 

Premiazko neurriak

Gure lanak dakartzan arrisku horiei buruz eztabaidatzeak eskatzen du, elkarteak eta administrazio publikoak, azken hauek baitita zentro eta zerbitzu horien titularrak, eztabaidaren muinetik ez aldentzea, izan ere, arriskua dagoela onartu besterik ez da egin behar, eta, horretarako, neurriak hartu behar dira horrelako eraso mingarriak saihesteko. Ezin da neurrien inplementazioa atzeratu, batetik, beti bi pertsonak lan egiten dutela ziurtatu, heziketa bikotea deitzen dioguna, beren ezaugarriengatik edo arrisku handiagatik hala eskatzen duten esku-hartze, zentro edo zerbitzu guztietan, eta, bestetik, prebentzio-neurriak edo lantaldeak zaintzea, ratioak, ebaluazioak eta balorazioak kontuan hartuta, horrelakorik berriro gerta ez dadin.

 

Bizkaiko IRSE-EBI-ko Enpresa Batzordea Eusko Legebiltzarrean agertu da

Enpresa Batzordeak azaldu ditu justizia arloko zerbitzuak pribatizatzeko arriskuak, eta talde parlamentarioei esku-hartzea eskatu die, zerbitzu horiek publiko egiteko eta Irakurri

Esku-hartze sozialean arrisku-egoerak saihesteko neurriak eskatzen ditugu

Gizarte-hezitzaile baten heriotzaren aurrean, LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuok neurri zehatzak eskatzen ditugu esku-hartze sozialeko arrisku-egoeren aurrean. Irakurri

ESK Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenaren negoziazio-mahaitik kanpo uzteari, ez!

Sindikatu guztiok patronalari eskatu diogu ESK-k ere negoziazio mahaian parte hartu ahal izatea; eta patronalak horri uko egiten badio, helburu Irakurri

Patronalak ESK kanporatu du Arabako Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazio mahaitik

AISA patronala salatzen dugu, ESK negoziazio mahaitik kanpo uzteagatik. Gainerako sindikatuen babesa jaso dugu eta mahaian presentzia izaten jarraitzeko formulak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12