Nafarroako korridoreko bi zati geldiaraztea albiste ona da, baina Abiadura Handiko Trena erabat geldiaraztea eskatzen dugu.

 

 

AHTaren Nafarroako korridorearen lau azpizatietatik bi gelditu egin dituzte: Erriberri-Tafalla (7,6 km) eta Tafalla-Tafalla (7 km). Langileak eta makinak eraman dituzte inolako azalpenik eman gabe, ez proiektuaren ardura duen gobernu zentralak, ez proiektuaren bideratzaile eta bermatzaile den foru gobernuak, ez lanak esleitu zitzaizkien enpresek. Ihesi joan dira ezer esan gabe.

Benetan jakin nahi dugu zer gertatu den

Gobernu zentralak argitu behar du lanen geldialdia egungo egoera ekonomikoaren ondorio den edo AIREF (Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea) erakundeak emandako jarraibideen ondorio den; izan ere, amaitu gabe dauden AHTko obrak geldiaraztea gomendatzen du, errentagarritasun sozio-ekonomikorik "minimoa edo batere ez" dutelako. Jakin nahi dugu geldialdia behin behinekoa, mugagabea edo behin betikoa izan den. Eta azkenik, zer gertatuko den obretan jarraitzen duten beste bi zatiekin eta AHTaren Nafarroako korridorearen proiektuarekin bere osotasunean.

 

Gobernu zentralari eskatzen diogu

Zalantzarik gabe, bi azpitarteak gelditzea albiste ona da, baina ez gara horrekin konformatzen. Gaurko ekintzaren bidez, gobernu zentralari eskatzen diogu:

  • Beste bi zatiak ere geldiarazteko: Alesbes-Azkoien eta Azkoien-Erriberri, eta AHTaren proiektuko lanak behin betiko amaitutzat emateko, Nafarroan ez ezik, Euskal Herri osoan ere, inoiz hasi behar ez zen proiektua.

  • Krisi ekologiko globalaren garaian suntsituta utzi duten lurralde osoa lehengoratzea ere exijitzen dugu, biodibertsitatea eta agroekologia indartzeko.

  • Azken 100 urteetako krisi ekonomiko handienaren aurrean kopuru ekonomiko izugarriak, oraindik proiektuan xahutzeko daudenak, herritarren behar sozialak asetzera bideratzeko galdegiten dugu.

  • Eraikuntza-enpresek, klase politikoak eta bankuek osatutako AHTaren trama ustelei esker -OHL eta AZVI oraindik martxan dauden bi zatien esleipendunak dira, eta asko dakite horretaz- lapurtutako diru guztia, herriari itzul diezaiotela.

  • Parte hartzeko prozesu bat ireki dezatela –bere garaian egin ez zutena– bidean utzi duten hondamendiarekin zer egiten dugun erabakitzeko. Funtsak bidegabe erabiltzeagatik eta ondarea suntsitzeagatik bidegabekeria horren erantzukizunak argitzea.

Azken batean, Euskal Herriko inoizko proiekturik suntsitzaileena, xahutzaileena, antisozialena, ustelena eta antidemokratikoena iragana bilakatzea nahi dugu.

AHTari Desobeditu!

Mugitu! Mugimendua

 

AHT-k esklabu egiten gaitu!

AHT gelditzea eskatzen dugu berriro, ekologikoki eta ekonomikoki jasanezina delako, lan-eskubideak ez errespetatzeagatik, ustelkeria-iturri izateagatik eta mugikortasunaren arazoa ez konpontzeagatik. Irakurri

Aroztegiko 7 auziperatuak libre! Aroztegia gelditu!

Baztanen, 20 urte daramatzate borrokan Lekarozeko luxuzko proiektu inposatuaren aurka. Desobedientzia zibilak obrak geldiarazi zituen, baina orain 7 pertsona gogor Irakurri

XXI. mendeko esklabotza AHTaren obretan

Abiadura Handiko Trenaren obretako langileen oinarrizko eskubideak etengabe urratzea, tratu arrazista eta homofoboa eta etengabeko umiliazioak, irainak eta mehatxuak salatzen Irakurri

Sindikatuen topaketa automobilgintzaren sektorearen erronken aurrean

Citroen, Ford, Opel, Vokswagen eta Mercedeseko sindikatuak bildu gara automobilgintzaren sektoreko erronkei aurre egiteko, besteak beste, trantsizio ekologikoari. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5