Azaroaren 28an, larunbata, Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak egingo dituzte CAF enpresak Jerusalen tranbiaren eraikuntzan duen inplikazioa salatzeko eta herri palestinarrari gure babesa adierazteko.

 

CAF complice tranvia Jerusalen Palestina

 

CAF enpresak partehartzen ari da Jerusalen eta Palestinako lurralde okupatuak lotuko duen tranbiaren eraikuntzan. Proiektu hau guztiz legez kanpokoa izateaz gain giza eskubideen kontrakoa da ere.

CAFek ez du inolako eragozpenik jendearen bizitzekin negozioa egiteko eta genozidio zein apartheid egoerei etekinak ateratzeko. Beste behin ere ikusi dugu zein den haien aukera bakarra bizitza eta kapitalaren artean beraz erakutsi diezaiegun zein den gurea.

Tranbia hau gauzautzea Palestinako lurrak konfiskatzeko eta okupatzeko eta bertan bizi diren pertsonak kanporatzeko beste aukera bat baino ez da izango. Tranbiarena, ESK-k salatu duen bezala, Nazioarteko Zuzenbide komunitarioaren aurka eta giza eskubideen kontrako proiektua da.

 

Mobilizazioak

Beraz zuek guztiok animatu nahi zaituztegu deituriko mobilizazioetara parte hartzera. Ez gaitezen izan konplize kolonizazioarekin.

  • Donostia 12:00 h. Boulevard
  • Gasteiz 12:30 h. Bilbao plaza
  • Iruñea 13:00 h. Gaztelu plaza
  • Bilbao 13:00 h. Foru jauregia

Palestinarekin elkartasuna!

#CAFJaitsiZaitezIsraelenApartheidaTRENETIK

 

Konponbide politiko eta demokratiko baterantz Kurdistanen; askatasuna Abdullah Öcalanentzat

Baldintza politikoak sortzearen aldeko apustua egiten dugu, indarkeria- eta gerra-egoera batetik gatazka kurduari konponbide politiko eta demokratikoa emango dion eszenatoki Irakurri

Baskonia-Maccabi partida bertan behera uztea exijitzen dugu

Ezin dugu onartu Palestinako herriaren genozidioa normalizatzen duen ekitaldirik eta Baskonia eta Maccabiren arteko saskibaloi partida bertan behera uztea exijitzen Irakurri

Stop genozidioa! Langileok Palestinarekin

Urriaren 21ean, astelehenarekin, langileak kalera aterako gara, beste behin ere herri palestinarrarekiko elkartasuna adierazteko eta su-etena eta Palestinarako justiziaren ebazpena Irakurri

Egin diezaiegun aurre Israeli eta bere konplizeei

Palestinako herriaren alde eta Israelgo estatu sionistaren eta mendebaldeko konplizeen genozidioaren aurka egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu urriaren Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7