El Correo egunkariarekin haserre gaude Lehen Arretako administrariei soilik soldata igoerari buruzko albistea idazterakoan, modu marrulleroan idatzita dagoelako eta Osakidetzako gainerako kolektiboekin eta iritzi publikoarekin liskarrak bilatuz.
ESK Sindikatutik gure haserre eta egoneza adierazi nahi dugu azaroaren 27ko El Correo-ko titularrarekin, Lehen Arretako administrarien lana eskertzeko soldata igoerari buruz. Albiste maltzur honekin badirudi Osakidetzako gainerako kolektiboekin eta iritzi publikoarekin liskarra bilatzen ari direla.
Injustizia historikoa
Soldata-igoera hau ez da egungo egoera koiunturalagatik. Ospitaleetan eta ospitalez kanpoko anbulatorioetan lan egiten duten administrari laguntzaileekin soldata parekatzeko urrutik datorren aldarrikapena baizik.
ESK aspalditik ari da lankide horien soldata parekatzearen alde, eta soldata-eskala bikoitza salatzen ari da. Izan ere, langileek duten mendekotasunaren arabera, osagarri bat jasotzen dute edo ez, eta ospitalean ematen zaie, zeregin eta eginkizun berak egin arren, eta ez Lehen Arretan.
Soldata eskala bikoitzeko bidegabekeria hau behingoz konpontzea lortu da. Era berean, beste demanda batekin izan dugun kemenari esker, Osakidetzak garapen profesionalean etendako deialdiak berriz ireki beharko ditu. Lan berdinaren aurrean soldata desberdina pairatzearen beste eredu berdin-berdina; izan ere, langile gehienek ez dute oraindik garapen profesionalerako ez sarbiderik, ez eta aitortzarik ere.
Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu
Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?
Otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz!
Urtarrilaren 16an eta otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz!
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- 30
- 31
- 32
- 33
- 34
- 35
- 36
- 37
- 38
- 39
- 40
- 41
- 42
- 43
- 44
- 45
- 46