Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu 14:30ean, Lakuaren aurrean.

 

«  Argi geratu da  lan-baldintzak eta enplegua EAEren esparruan erabaki daitezkeela »

 

ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuok elkarretaratzea egingo dugu martxoaren 18an Lakua aurrean, Mahai Orokorraren bileraren atarian protesta egiteko. Hitzorduan, Eusko Jaurlaritzari bere jarrera autoritarioa aldatzeko exijitzeaz gain, langileok greba eta mobilizazioen bidez eskatu ditugun eskaerei erantzuteko eskatuko diogu. Eusko Jaurlaritzak sindikatuek deitutako Mahai Orokorraren bileretan parte hartzeari uko egin zion arren, ELAk eta LABek Eusko Jaurlaritzak ezarritako egutegiaren Mahai Orokorraren bilerara joatea erabaki dute.

Sektore Publikoaren eskaera nagusia da lan baldintzak eta enplegua EAEren esparruan erabaki ahal izatea, joan den ikasturtean mobilizazioetan eta grebetan aldarrikatu genuen bezala, ‘Soldatak eta enplegua hemen erabaki' lelopean. Ildo horretan, hainbat neurri hartzeko eskatu dugu: sektore bakoitzean soldata igoerak adostea erosteko ahalmena berreskuratzeko, egonkortzea (behin-behinekotasuna % 8tik behera kokatu arte), plantillak gaztetzea, lan osasuna bultzatzea eta Administrazioa euskalduntzeko planak zein berdintasun politikak ezartzea.

 

Posible da

Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz ukatu du Sektore Publikoko soldata eta enplegua negoziatzea, eta ontzat eman ditu Madrilen onartutako proposamenak. Sindikatuon arabera, Mahai orokorrari ere lotutako Ertzaintzaren eremuko akordio berriak erakusten du Madrilek ezarritako mugak aitzakia direla EAEn murrizketak aplikatzeko, borondate politiko kontua baita Sektore Publikoaren baldintzak hobetzea. Eusko Jaurlaritzak bere aurpegi berriari buruzko propaganda egiten duen bitartean, betiko politikak mantentzen dituela salatu dugu.

Sindikatuok gogorarazi dugu mobilizazio dinamikaren ondorioz lortu zela EAJ-PSOEren inbestidura akordioan EAEren esparruan lan baldintzak erabakitzeko aukera sartzea, eta hainbat alderdi politikok 2025eko aurrekontuetan zuzenketak aurkezteko konpromisoa hartzea, gaur egun Euskal Herriko soldatei eta enpleguari buruz legeak egitea eragozten duten oztopoak gainditzeko. ELAk, LABek, ESK-k eta Steilasek salatu dugu urrats haiek ez direla ezertan zehaztu.

 

Martxoak 18 elkarretaratzea

Gauzak horrela, ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuok elkarretaratzea egingo dugu martxoaren 18an, asteartea, 14:30ean, Lakuaren aurrean (Gasteiz), Sektore Publikoaren Mahai Orokorraren bilera baino ordu erdi lehenago.

 

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri

Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde

Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek akordio bat sinatu dute, milaka lanpostu suntsitzea eta Correoseko langileen baldintzak Irakurri

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari. EITBko Zuzendaritzari galdatzen diogu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48