Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek akordio bat sinatu dute, milaka lanpostu suntsitzea eta Correoseko langileen baldintzak gehiago degradatzea ekar dezakeena.
« Milaka lanpostu suntsitu daitezke langileen gastuak 2 urtetan % 85etik % 70era igarotzean »
Akordio berria eta III. Hitzarmen Kolektiboari eranskin bat inposatzeak ondorio larriak izan ditzake lan-baldintzetan eta, hedaduraz, ematen dugun posta-zerbitzu publikoan. Correosen eta langile guztien etorkizuna defendatzeko, LAB, ESK eta ELA sindikatuek Bilbon mobilizazioa egin dugu.
Correoseko langileen lan-baldintzak are gehiago hondatzen jarrai dezakete. Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek sinatutako akordioak honako hau ekar dezake:
- Milaka lanpostu suntsitzea, izan ere, langileen gastuak % 85etik % 70era igaro daitezke 2 urtetan.
- Ordainsari-erregimena jardueraren neurketa indibidualekin lotu daiteke
- Lanaldiko orduen %10 aurreikusitako kargaren arabera aldatuko den lan-egutegia ezarri daiteke
- Sakondu langileen mugikortasun funtzionalean, geografikoan eta zentroen arteko mugikortasunean.
Horrek guztiak eragin zuzena izango du enpleguaren kantitatean eta kalitatean, baita enpresa publikoak egin beharko lukeen komunitatearen aldeko kalitatezko zerbitzu publikoan ere.
Eskubideak dituen hitzarmen bat
LAB, ESK eta ELA sindikatuok etorkizuneko IV. Hitzarmen Kolektiborako eta Akordiorako gure eskubideei lotutako arauketa eskatzen dugu, haren gai garrantzitsuenak hobetzeko, hala nola soldata, lanaldia, kontziliazioa eta lan-osasuna. Correosen kalitatezko zerbitzu publikoaren aldeko apustua eginez. Besteak beste, soldatak KPIarekin lotzeko klausula, asteko 35 orduak ezartzea, egiturazko lanpostu guztiak benetan betetzea eta galdutako milaka lanpostu berreskuratzea. Madrildik inposatu nahi digutenaren guztiz kontrakoa.
Posta publikoa eta kalitatezkoa. Eskubideak dituen hitzarmen eta akordio baten alde.
Correosen akordioaren aurka mobilizatzeko deia luzatzen dugu
Greba Correos-en, enplegua suntsitzearen eta eskubideak murriztearen aurka
Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde
Bizkaiko Correoseko langileei isunak, bere lana baliabiderik gabe egitearen ondorioz
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9