ESK eta ELA sindikatuok bat egin dugu Correosen martxoaren 14rako, ostiralerako, deitutako grebarekin, eta bertan parte hartzeko deia egin nahi diegu langile guztiei.

 

«  Greban parte hartzeko deia  egiten diegu langile guztiei »

 

Sindikatu eta Correoseko langile garen aldetik, uste dugu garrantzitsua dela egungo III. Hitzarmenean eta Funtzionarien Akordioan egin nahi diren aldaketekin ados ez gaudela adierazten jarraitzea.

Langile guztiei dei egiten diegu hilaren 14ko hurrengo GREBAN eta kontzentrazioetan parte hartzera.

Greba CGT sindikatuak deitu du eta Correos osoan du eragina. EAEko kontzentrazioak honako hauek izango dira:

  • Bilbo: Alameda Urkijo 19 (Correos)

  • Donostia: Urdaneta 7 (Correos)

  • Gasteiz: Postas 9 (Correos)

 

Enplegua suntsitu eta eskubideak galarazten dituen akordioa

2024ko abenduaren 31n, Correosek eta CCOO, UGT, CSIF Y SL sindikatuek "Akuerdo Marko" bat sinatu zuten, akordio horren oinarrizko ildoek eranskin bidez egungo Hitzarmen Kolektiboaren eta funtzionarioentzako Akordioan eragina izango dute. Neurrien artean, honako gai hauek daude:

  • Bi urtean langile-gastuak % 85 izatetik % 70 izatera igarotzeko konpromisoa.

  • Lanbide-taldeen eta funtzio-arloen egitura aldatzea.

  • Ordainsari-araubidearen eraldaketa integrala. Jarduna banaka neurtzeko sistemak eta pizgarriak inplementatuz.

  • Banaka ordaindutako pizgarrien sistema bat ezartzea, langile bakoitzaren presentziaren/asistentziaren arabera. Langile bakoitzeko fakturazioa, eskulanaren kostua eta kalitatea erabili beharreko adierazleak izango dira.

  • Urtaroen egutegia: lanaldi bakoitzeko orduen % 10, gehienez, urtaro bakoitzean aurreikusitako kargaren arabera aldatuko dira.

  • Mugigarritasun funtzionalari, zentro artekoari eta geografikoa areagotzea.

Eskubideak dituzten hitzarmen eta akordioaren alde! kalitatezko posta zerbitzu baten alde!

 

Correosen akordioaren aurka mobilizatzeko deia luzatzen dugu

CIG, LAB, SIPCTE, ESK, Intersindical Canaria, ELA eta Intersindical Valenciana sindikatuok dei egiten dugu apirilaren 10ean posta publiko eta kalitatezkoaren Irakurri

Greba Correos-en, enplegua suntsitzearen eta eskubideak murriztearen aurka

ESK eta ELA sindikatuok bat egin dugu Correosen martxoaren 14rako, ostiralerako, deitutako grebarekin, eta bertan parte hartzeko deia egin nahi Irakurri

Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde

Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek akordio bat sinatu dute, milaka lanpostu suntsitzea eta Correoseko langileen baldintzak Irakurri

Bizkaiko Correoseko langileei isunak, bere lana baliabiderik gabe egitearen ondorioz

Correoseko langileei isuna jartzen ari zaie zamalanetarako guneetan, enpresak ez duelako Bilboko TAOren aplikazioa instalatzen banaketa-ibilgailuetan. Correosi eskatzen diogu langileei Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9