Correoseko langileei isuna jartzen ari zaie zamalanetarako guneetan, enpresak ez duelako Bilboko TAOren aplikazioa instalatzen banaketa-ibilgailuetan. Correosi eskatzen diogu langileei baliabideak emateko eta isunak bere gain hartzeko, gaur egun langileek ordaintzen ari baitituzte.

 

« Isun horiek  langileek ordaindu  dituzte »

 

Bizkaiko Correos-eko langileen legezko ordezkaritzak, CCOO, ESK, CSIF, UGT, LAB eta ELA sindikatuek osatutakoak, honako hau jakinarazi nahi diogu iritzi publikoari:

  1. Correos enpresa publikoak ez die banaketa-langileei lan-bitartekorik ematen zamalanetako eremuetan legez aparkatu ahal izateko; hau da, Bilboko TAO aplikazioa lan-gailuetan (PDA) ez dute instalatuta.
     
  2. Bilboko Udalaren araudiaren arabera, ibilgailuak Udalaren ibilgailu mistoen erregistroan alta eman ondoren, aplikazio hori ezinbestekoa da Karga eta Deskarga Eremuetan legez aparkatzeko, (DES-L bereizgarria).
     
  3. Horrek esan nahi du banaketa-langileek zigorra jaso dezaketela Zamalanetako Tiketa ez izateagatik, orain arte gutxienez behin gertatu den bezala.
     
  4. Bestalde, TAO gunean aparkatzeagatik isunak ere iristen ari zaizkie langileei, aparkatzeko txartela ez ateratzeagatik. Langileek ordaindu dituzte isun horiek guztiak. Postari horietako batzuek ez diote Correosi ordainketarik eskatu, baina erreklamatu diotenei, Correosek oraindik ez die erantzun.

 

Neurriak hartu

Horregatik, langileok eskatzen dugu:

  • Enpresak karga- eta deskarga-isunak eta TAO isunak bere gain hartzea edo zehapenik jaso gabe lan egiteko prozedura bat adieraztea. Gure ustez, ez dugu bidegabeko zigorrik ordaindu behar gure lanak egiteagatik.
     
  • Enpresak horrelako zehapenetan ibilgailuaren gidaria identifikatzera ez behartzea eta zuzenean isuna bere gain hartzea.
     
  • Banaketa Burutzari eskatzen diogu arazo hori berehala konpontzeko.

Bitarteko faltaren eta ibilgailuak erabiltzeko ezintasunaren ondorioz, ezin dira bidalketa guztiak (paketeak, balizak, bilketa-eskaerak eta abar) banatu, eta entregak atzeratu egiten dira eta gure zerbitzuak prestigioa galtzen du, erabiltzaileen etengabeko kexen ondorioz.

Sindikatuok jakinarazten dugu bilera bat eskatu diogula Bilboko Udaleko Mugikortasuneko zinegotziari.

 

Correosen akordioaren aurka mobilizatzeko deia luzatzen dugu

CIG, LAB, SIPCTE, ESK, Intersindical Canaria, ELA eta Intersindical Valenciana sindikatuok dei egiten dugu apirilaren 10ean posta publiko eta kalitatezkoaren Irakurri

Greba Correos-en, enplegua suntsitzearen eta eskubideak murriztearen aurka

ESK eta ELA sindikatuok bat egin dugu Correosen martxoaren 14rako, ostiralerako, deitutako grebarekin, eta bertan parte hartzeko deia egin nahi Irakurri

Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde

Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek akordio bat sinatu dute, milaka lanpostu suntsitzea eta Correoseko langileen baldintzak Irakurri

Bizkaiko Correoseko langileei isunak, bere lana baliabiderik gabe egitearen ondorioz

Correoseko langileei isuna jartzen ari zaie zamalanetarako guneetan, enpresak ez duelako Bilboko TAOren aplikazioa instalatzen banaketa-ibilgailuetan. Correosi eskatzen diogu langileei Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9