EAEko anbulaintzetako langileek txertatuka izatea galdegin dute baita mobilizazio sorta iragarri ere.

 

 

LAB, ELA, CCOO, ESK, UGT, USO eta CNT sindikatuok mobilizazioa egin dugu Gasteizen, azpikontratetako osasun garraioko langileei txertoa eman behar zaiela exijitzeko. Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean egin dugu protesta, Lakuan. Hauxe da sindikatuon ohar bateratua, Gasteizen egindako mobilizazioaren harira:


Joan den ostiralean, EAEko Osasun sailburuak aste honetan txertoa jasoko genuela iragarri zuen Legebiltzarrean. Bada, hemen gaude ez zaigula txertoa jartzen ari salatzen jarraitzeko, eta ez digutela ezta deitu egun jakin bat ezartzeko. Ez zaigu deitzen txertoa jartzeko, eta ez zaigu deitzen elkartzeko. Publikoki eskatu dugu bilera bat egitea, hasiera-data eta txertoa jartzeko ezarritako plan espezifikoa zehazteko.


Hori dela eta, Administrazioaren aldetik bilerarik, konpromisorik eta hitzik ez dagoenez sailburuaren ahotan, atzo bertan greba-deialdi bat erregistratu genuen martxoaren 5erako (ostirala), guk hitza badugu, eta esan genuen txertoa jartzen hasten ez bazitzaigun grebara joango ginela.


Hitz onek ez dute jadanik balio; egoera jasanezina da, eta txertaketaren hasierak berehalakoa izan behar du. Jada ez dugu eskatzen; orain, premiazko bilera bat egitea eta txertaketa-plan espezifiko batekin benetako konpromisoa hartzea exijitzen dugu, eta hori berehala hastea.


Manifestazioa egiten dugu gaur ere hemen, Eusko Jaurlaritzak baztertzen gaituela salatzeko. Ez dugu txertorik eta ez dugu txertaketa-egutegirik. 1.500 profesional baino gehiago gara Euskal Autonomia Erkidegoan, funtsezko zerbitzua ematen dugu euskal osasun publikoan, eta ez dugu onartuko kontratuaren arabera txertatzeak dakarren diskriminazioa, eta ez egiten dugun funtzioaren eta zerbitzuaren arabera. Lehen lerroan gaude COVID-aren aurrean, eta erabat abandonatuta sentitzen gara.

 

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri

Otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz!

Otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz! 2025 urtarrilak 27 Osasun Publikoaren aldeko Plataformek otsailaren 1ean Gasteizen, Bilbon eta Donostian antolatu dituzten Irakurri

Urtarrilaren 16an eta otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz!

Urtarrilaren 16an eta otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz! 2025 urtarrilak 15 Osakidetzako langile guztiak eta herritar guztiak animatzen ditugu Osasun Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46