ESK sindikatuak irmoki salatu nahi ditu gaur Nafarroan izandako atxiloketak. Sindikalgintza kriminalizatzeaz gain halako jokabideak emakumeon borrokei zilegitasuna kentzea baino ez dute bilatzen.

 

detencion sindicalistas navarra huelga limpieza

 

ESK sindikatuak irmoki salatu nahi ditu gaur Nafarroan izandako atxiloketak. Jakina den bezala goizean LABeko 7 kide atxilotu dituzte ustez M8 eta Garbikuntza hitzarmenaren aldeko ekintzak direla eta. ESK sindikatuak lehenik eta behin gure babes osoa adierazi nahi diogu LAB sindikatuari eta bereziki atxilotuei.

Gaurko atxiloketak ulertezinak izateaz gain batez ere formetan, eraso larri bat suposatzen dute ere sindikalgintzari eta langileen eskubideei. Honetaz gain ez dugu uste kasualitatea denik justu ekintza hauek kriminalizatzea; batetik M8aren inguruan egindako ekintza bat eta bestetik garbitzaileen sektore feminizatu eta prekarizatuaren inguruan burututako aldarrikapenak. Sindikalgintza kriminalizatzeaz gain halako jokabideak emakumeon borrokei zilegitasuna kentzea baino ez dute bilatzen eta hori ez dugu inolaz ere onartuko.

Guk argi dugu; sindikalgintza ez da delitua! Atxilotuak askatu!

 

Gutxieneko pentsioak Gutxieneko Soldatarekin parekatzearen aldeko manifestazioak

Pentsiodunen Mugimenduak apirilaren 5erako deitutako manifestazioekin bat egiten dugu, langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak bermatuko dizkieten soldata eta pentsio Irakurri

Prekarietateak garraioaren sektoreko lan-istripuak errazten ditu

Gaur Iruñeko Lan-ikuskaritzaren aurrean salatu dugu Fiteron hil ziren 4 garraiolarien heriotzak. Garraio-sektore zabaletan dauden lan-baldintza eskasek horrelako istripuak errazten Irakurri

Mobilizazioak eta sinadura bilketa Nafarroan, gutxieneko soldata propio baten alde

CEN, CCOO, UGT eta Nafarroako Gobernuaren jarrera salatzen dugu, elkarrizketari uko egin diotelako, eta mobilizazioak eta sinadura bilketa iragartzen ditugu, Irakurri

ESK-k bat egiten du Nafarroako industriaren aldeko manifestazioarekin

Herritar guztiei dei egiten diegu otsailaren 16an Iruñean Nafarroako industriaren etorkizunaren alde deitutako manifestazioan parte hartzera. Langileen eskubideak eta gizarte-ongizatea Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7