Pentsiodunen Mugimenduak apirilaren 5erako deitutako manifestazioekin bat egiten dugu, langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak bermatuko dizkieten soldata eta pentsio nahikoak eskatzeko.
« Apirilaren 5ean kalera ateratzeko deia egiten diegu langile eta pentsiodun guztiei »
Aldarrikapen hauekin Euskal Herriko pentsiodunen Mugimenduak apirilaren 5ean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean eginen diren manifestazioen deialdia sustatzea erabaki dugu, langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak izatea bermatuko dien soldata eta pentsio nahikoak eskatzeko.
Nafarroan harremanak izan ditugu ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEEILAS, EHNE, HIRU sindikatuekin, baita REAS, Bilgune Feminista, Osasun Plataforma... bezalako eragile sozialekin ere, deialdi hau aurrera ateratzeko. CCOOk eta UGTk lurralderako gutxieneko soldata baten beharra babesten duten EAEn hartutako jarreran ez bezala, zoritxarrez Nafarroan sindikatu hauek patronalarekin bat egin dute argi eta garbi, eta beraz ez dugu inolako kontakturik izan.
Apirilak 5
Apirilaren 5eko mobilizazioa babesten dugu eta kalera atera eta manifestazio horietan parte hartzeko deia egiten diegu pertsona, langile eta pentsiodun guztiei. Pertsona guztiak ezinbestekoak dira eta ongi etorriak izanen dira; guztion esku dago aberastasunaren bidezko banaketan oinarritutako gizarte bat eraikitzea. Onartezina da finantza- eta energia-enpresa handiek mozkin- errekorrak gainditzen dituzten bitartean, gero eta langile eta pentsiodun gehiagok izatea gizarte-bazterkeriara eta pobreziara bultzatzen dituen soldata- eta pentsio- sarrerak.
Zenbait alderdi politikoren eta prentsaren narratiba faltsuak arbuiatzen ditugu, gazteen interesak pentsionisten interesekin kontrajarri nahi dituztenak, bigarrenei beren diru-sarrerak lehengoen diru-sarreren kontura hobetzea leporatuz. Guretzat soldatak eta pentsioak txanpon beraren aurpegiak dira eta banaezinak. Gaurko soldata duinak dira Pentsio Sistema Publikoari eusteko bermerik onena. Lanean ari garen langileok eta pentsiodunok interes eta aldarrikapen berberak ditugu, eta inork ez du lortuko gu zatitzea.
CENen jarrera prepotentearen aurka gaude, Nafarroako errealitateari men egin eta bertako langile klasearen lan eta bizi baldintzak hobetuko dituen gutxieneko soldata negoziatzeko mahai batera esertzeko eskaera ukatuz. Era berean, Nafarroako Parlamentuak eskubide hori legez bermatzeko Herri Ekimen Legegile bati atea ixtea salatzen dugu.
« Gure errealitate sozioekonomikoaren araberako soldatak eta pentsioak eskatzen ditugu »
Bidezko aberastasunaren banaketa
Oinarrizko borroka da hau, soldata sarreretan eta gutxieneko pentsioetan bederen genero arrakala amai dadin, populazioaren erdiaren, emakumeen, aurkako bidegabekeria. Ezinbestekoa da ekonomia- eta lan-politikaren egungo norabidea aldatzea, aberastasuna modu ekitatiboan banatuko dela bermatzeko, bai zuzeneko soldata gisa, bai zeharkako soldata gisa (pentsioa), bai gizarte-soldata gisa (zerbitzu publiko unibertsalak bermatzeko diru-sarrera publikoak).
Nafarroako errealitate sozioekonomikoaren araberako soldatak eta pentsioak eskatzen ditugu. Ez da hain zaila ulertzea gure lurraldean diru-sarrera handiagoak behar badira bizitza duin bat garatu ahal izateko, soldata eta gutxieneko pentsio baten erreferentzia desberdina izan behar dela Madrilen Estatu osorako erabakitzen denaren aldean. Errealitate sozioekonomiko desberdinak bizi ditugu eta horregatik, Estatuan estimatutako zenbatekoak gaindituko dituen LGS eta gutxieneko pentsioa behar dugu.
Gaur hemen iragarriko ditugun manifestapen horiek irekiak izango dira, pluralak, blokerik eta identifikazio korporatiborik gabeko manifestazioak. Pertsona guztiok dugu lekua, guztiok gara ezinbestekoak. Apirilaren 5ean, lau hiriburuetako kaleak beteko ditugu.
Gutxieneko pentsioa eta gutxieneko soldata, bidezkoak eta nahikoak!
Gutxieneko pentsioak Gutxieneko Soldatarekin parekatzearen aldeko manifestazioak
Pentsio justu eta nahikoen aldeko mobilizazioekin bat egiten dugu
Sinatu lanbide arteko gutxieneko soldatarekin baliokideak izango diren gutxieneko pentsioen alde!
LGSren baliokidea den gutxieneko pentsio baten aldeko HEL babesten dugu
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6