EAEko gutxieneko pentsioen osagarri baten aldeko Herri Ekimen Legegilea (Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren balioarekin berdinduko duena) sinatzera animatzen zaituztegu. Gogorarazten dizuegu ESK-ko egoitzetan ere sina dezakezuela.
 

« ESK-ko egoitzetan ere  sinatu  dezakezu »

 

Joan den irailean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak iragarri zuen Herri Ekimen Legegile bat aurrera eramateko asmoa. Honen helburua EAEn gutxieneko pentsioen osagarri bat bermatzea da, pentsio hauek Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) balioa berdintzeko.

ESK-k hasieratik jakinarazi zuen ekimen hau babestu eta proposamena Legebiltzarrean eztabaidatzeko behar diren sinadurak biltzeko elkarrekin lan egiteko asmoa zuela. Sindikatuak oso positibotzat jo du neurri honek pentsiodunen bizi-kalitatea hobetzean eta pentsioetan dagoen genero-arrakala murriztean izango lukeen eragina.

 

ESK-ko egoitzetan sinatu

Joan den urtarrilean, Pentsiodunen Mugimenduak Legebiltzarrean gainditu zuen erregistroaren izapidea, eta orain sinadurak biltzeko unea iritsi da. ESK-k, Pentsiodunen Mugimenduarekin hartutako konpromisoen barruan, parte-hartze aktiboa izango du helburu hori lortzeko. Horregatik, sindikatuak EAEn dituen egoitza guztietan izango ditugu sinadura ofizialen liburuxkak, nahi duen orok sinatzeko aukera izan dezan.

Beharrezko sinadura-kopurua lortzea, neurri handi batean, ekimena herritarren artean eta, gure kasuan, langile-klasearen artean zabaltzeko guztion artean dugun gaitasunaren mende dago. Ondorioz, pertsona guztiak animatzen ditugu LEP hau sinatzera, pentsiodun guztien baldintzak hobetzearen alde egiten baitu, bereziki zaugarrienak. Gogoan izan ILP hau 2025eko apirilaren 24an amaitzen dela.

Sinatu orain!

 

Gutxieneko pentsioak Gutxieneko Soldatarekin parekatzearen aldeko manifestazioak

Pentsiodunen Mugimenduak apirilaren 5erako deitutako manifestazioekin bat egiten dugu, langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak bermatuko dizkieten soldata eta pentsio Irakurri

Pentsio justu eta nahikoen aldeko mobilizazioekin bat egiten dugu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde eta Hiruk geure egiten dugu gutxieneko soldataren eta pentsio justu eta nahikoen aldeko borroka. Pentsiodunen Irakurri

Sinatu lanbide arteko gutxieneko soldatarekin baliokideak izango diren gutxieneko pentsioen alde!

EAEko gutxieneko pentsioen osagarri baten aldeko Herri Ekimen Legegilea (Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren balioarekin berdinduko duena) sinatzera animatzen zaituztegu. Gogorarazten Irakurri

LGSren baliokidea den gutxieneko pentsio baten aldeko HEL babesten dugu

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak proposatutako Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarainoko (LGS) pentsioen osagarriaren aldeko Herri Ekimen Legegile (LHE) babesten dugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6