ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde eta Hiruk geure egiten dugu gutxieneko soldataren eta pentsio justu eta nahikoen aldeko borroka. Pentsiodunen Mugimenduak apirilaren 5erako deitutako mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu.


« Osagarri bat eskatzen dugu pentsioa  Gutxieneko Soldatarekin parekatzeko  »


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioak deitu ditu apirilaren 5erako Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan. Mobilizazio hauen leloa "Soldata eta pentsio duinak. Orain, hemen eta denontzat. Por un salario y pensiones mínimas justas y suficientes". Pentsiodunen Mugimenduak Herri Ekimen Legegile bat bultzatu zuen duela hilabete batzuk, pertsona guztientzako bidezko pentsioak eta nahikoak lortzeko. Aldarrikapen zehatza pentsioen osagarria lortzea da, LGSrekin parekatu arte. Hego Euskal Herrian LGS propiorik balego, hori litzateke erreferentzia.

Euskal gehiengo sindikalak partekatzen duen aldarrikapena da, alegia. Are gehiago, soldata eta pentsio duinen aldeko borroka pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borroka bateratua eta osagarria da, pobreziak gora egin duelarik azken urteetan. Aldarrikapen horiek pentsiodunak eta gehiengo sindikala batu zituzten 2020ko Greba Orokorrean.

 

Oraingo LGS eskasa

Duela hilabete batzuk, euskal gehiengo sindikalak, ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde eta Hiruk osatua, bide bateratu bati ekin zion Euskal Herrirako gutxieneko soldata propioa lortzeko, bi bide posibleren bidez: lanbide arteko akordio bat eta Herri Ekimen Legegile bat eskumena lortzeko eta hemen gutxieneko soldata propioa erabaki ahal izateko.

Oraingoz, patronalek uko egin diote LGS propio baterako aldarrikapenari buruz hitz egiteari, nahiz eta gizarteak onartzen duen Estatuak ezarritako gutxieneko soldata Euskal Herrian bizitzeko guztiz eskasa dela. Horrek sektore feminizatuei, arrazializatuei, dibertsitate funtzionala duten pertsonei edo lan-merkatuaren prekarietateagatik, etxebizitzaren arazoagatik eta abarrengatik independizatu ezin diren gazteei eragiten die gehienbat.

Gutxieneko soldata propioa lortzeko Herri Ekimen Legegileari dagokionez, nahiz eta Eusko Legebiltzarrak tramitera onartu duen, Nafarroako Parlamentuak atzera bota du, milaka langile zaurgarriri bizkarra emanez.

 

Mobilizazioak apirilaren 5ean

Beraz, euskal gehiengo sindikalak ezinbestekotzat jotzen du mobilizatzea eta Pentsiodunen Mugimenduarekin aliantzak eraikitzea, Hego Euskal Herriko pertsona guztientzat pentsio eta soldata duinak eta nahikoak lortzeko. Horregatik, elkarrekin mobilizatuko dira apirilaren 5ean Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan.

 

Gutxieneko pentsioak Gutxieneko Soldatarekin parekatzearen aldeko manifestazioak

Pentsiodunen Mugimenduak apirilaren 5erako deitutako manifestazioekin bat egiten dugu, langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak bermatuko dizkieten soldata eta pentsio Irakurri

Pentsio justu eta nahikoen aldeko mobilizazioekin bat egiten dugu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde eta Hiruk geure egiten dugu gutxieneko soldataren eta pentsio justu eta nahikoen aldeko borroka. Pentsiodunen Irakurri

Sinatu lanbide arteko gutxieneko soldatarekin baliokideak izango diren gutxieneko pentsioen alde!

EAEko gutxieneko pentsioen osagarri baten aldeko Herri Ekimen Legegilea (Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren balioarekin berdinduko duena) sinatzera animatzen zaituztegu. Gogorarazten Irakurri

LGSren baliokidea den gutxieneko pentsio baten aldeko HEL babesten dugu

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak proposatutako Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarainoko (LGS) pentsioen osagarriaren aldeko Herri Ekimen Legegile (LHE) babesten dugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6