ESK-k bere garaian salatu zuen Osakidetzaren estrategia. Adineko pertsonei SMS bat bidaltzea webgunearen bidez beren burua zitatu dezaten ez da eraginkorra.

 

sms Osakidetza cita vacuna covid vacunacion

 

Antolakuntza-kaosak jarraitzen du, Covid-19ren aurkako txertoa hartzeko hitzordua lortzeko. ESK Sindikatuak bere garaian jada salatu zuen Osakidetzaren estrategia, hau da, SMS bat bidaltzea adinez nagusi diren pertsonei web bidez auto-zitazioa egin dezaten, eraginkorra ez izateagatik.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren autokomplazentziaren gainetik, sistema hau goraipatu eta kosta ahala kosta mantentzen saiatzen delarik, errealitateak aurka egiten dio. Eten digital izugarria dagoela erakusten duen errealitatea hain zuzen ere. Gure nagusiak senideen edo adin txikiagokoko lagunen mende egotera behartzen dituen errealitatea. “Infantilizazioa” sustatzen duen errealitatea. Guztiek ez dituzte gailu mugikor egokiak edo Interneterako sarbidea.

Zailtasun horien aurrean gure nagusiak beren Osasun Zentroetara joaten dira, ezin da beste modu batera izan, eta ondorioz, gainezka egiten dute, kaosa eta kolapsoa eragiten dituzte Bezeroen Arretarako Eremuetan; Berez gainezka dauden eta langile gabezi kezkagarria pairatzen dituzten eremu hauek, lan-karga onartezinak jasaten dituzte. Egoera horrela, gatazka eta eztabaidak sortzen dira, gure lankideen erasoak jasotzeko arriskua areagotuz, duela gutxi Bilbao-Basurto ESIan, Areilza-Indautxu anbulatorioan, gertatu zen bezala.

ESKrentzat, irtenbidea administrazio arlo horietan langile gehiago jartzea da Osasun Zentroek prestatu ditzaten herritar-xedeen zerrendak, beraiek baitira artatzen dituzten erabiltzaileen errealitatea ezagutzen dutenak, eta txertaketa guneetarako hitzorduak eman dezaten.

 

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute 2025 apirilak 15 Apirilaren 13tik ez da haurrik artatzen Bidasoa Ospitalean eta urgentziazko arreta pediatrikoa Irakurri

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua 2025 apirilak 10 Osasun Sailak jakinarazi berri du Bidasoako Ospitaleko larrialdietan ez direla 14 Irakurri

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46