Mobilizazio berriak aurkeztu ditugu. Jaurlaritzak eta euskal alderdi politikoek enplegu publikoa sendotu eta sortzeko beharrezko pausoak eman eta zerbitzu publikoak indartu arte jarraituko dugu.

 

Consolidación del empleo público en la CAV

 

ELA, LAB, CCOO, SATSE, ESK eta STEILAS sindikatuok EAEko sektore publiko osorako deitutako mobilizazioei eta apirilak 22ko grebaren buruzko oso balorazio positiboa egiten dugu.

Milaka langile publikori greba-eskubidea ukatzen zieten gutxieneko zerbitzuak ezarri eta pertsonen mugikortasuna asko baldintzatzen zuen pandemia egon arren, 18.000 langilek baino gehiagok parte hartu zuten EAEko hiru hiriburuetan deitutako manifestazioetan.

 

Jaularitzako hitz hutsak

Ez dugu balorazio bera egiten Eusko Jaurlaritzak, erakundeek eta alderdi politikoek sindikatuek eta mobilizazioetan aktiboki parte hartu zuten euskal sektore publikoko milaka langilek egindako eskaerei emandako erantzunari buruz.

Eusko Jaurlaritzak, propaganda-adierazpenak alde batera utzita, ez du benetako urratsik egin euskal sektore publikoko 60.000 langile baino gehiago eta, Europako behin-behinekotasun ranking altuenaren lehen tokian dagoen bitartean, pribatizazioaren aldeko apustuarekin jarraitzen du.

 

Eskasa eta baztertzailea

Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrean, Kidegoen eta Eskalen Lege Proiektuan sartutako proposamen baten alde egiten jarraitzen du. Proposamen hori ez da nahikoa, eta behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten langile gehienak kanpoan uzten ditu. Eta ez Mahai Orokorrean, ez mahai sektorialetan, ez du borondaterik agertzen enplegu publikoa finkatzeko bidean aurrera egiteko.

Gainerako erakundeei eta euskal alderdi politikoei dagokienez, egun ez dugu benetako proposamenik ikusten hemen, gure herrian, zein zerbitzu publiko nahi eta behar ditugun erabakitzeko, eta euskal enplegu publikoa finkatzeko.

Egoera horren aurrean, grebara deitu dugun sindikatuok berehala eskatuko ditugu bilerak Eusko Jaurlaritzarekin, Eudelekin eta euskal alderdi politikoekin; haien esku dagoelako, eta ez beste batzuetan, zerbitzu publikoak indartzea eta behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten 60.000 langile baino gehiagori enplegua sendotzea.

 

Mobilizazio gehiago

Horrekin batera, hemen gauden sindikatuok helburu hori lortzeko beharrezkoak diren mobilizazioak eta greba egunak bultzatzen jarraituko dugu. Hori dela eta, datozen asteetarako honako mobilizazio hauek adostu ditugu.

  • Maiatzaren 25a manifestazioa-mobilizazioa Gasteizen.

  • Ekainaren 1a kontzentrazioak EAEko sektore publiko osoko lantokietan.

  • Ekainaren 5a manifestazioak Donostian, Bilbon eta Gasteizen.

 

ELA-LAB-CCOO-SATSE-STEILAS ESK

 

El Gobierno Vasco debe abandonar el autoritarismo y mejorar las condiciones laborales

El reciente acuerdo del Gobierno Vasco con la Ertzaintza demuestra que las condiciones laborales de las 100.000 personas su a Irakurri

Urgencias Santiago, ¿un modelo de alta resolución?

Urgencias Santiago, ¿un modelo de alta resolución? 04 marzo 2025 Denunciamos la apertura de las Urgencias del Hospital Santiago de Irakurri

Por un convenio-acuerdo que garantice los derechos y el servicio de calidad en Correos

La empresa y los sindicatos CCOO, UGT, CSIF y Sindicato Libre han firmado un acuerdo que puede suponer la destrucción Irakurri

¡EITB euskaldun, empezando por su Dirección!

Queremos mostrar nuestra preocupación porque en los procesos de selección de puestos directivos de EITB no se esté cumpliendo la Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57