Ekainaren 18an manifestazioa Bilbon: justiziaren alde, herriek beren etorkizunari buruz existitzeko eta erabakitzeko duten eskubidearen alde, protestarako eskubide unibertsalaren eta bakearen alde.
Joan den maiatzaren 23an, ehunka lagun Duqueren Gobernuak Kolonbiako manifestarien aurka abiarazitako errepresio bortitza, Marokoren okupazioari aurre egiten dion Mendebaldeko Saharako gerra egoera, Palestnako herritarren aurka Gazan Israelgo armadak abiaturiko erasoaldi militarra eta herri Kurduak pairatzen duen biolentzia eta jazarpena salatzeko Donostian bildu ginen.
Ceuta, Txile, Ekuador, Yemen, Brasil, Peru, Cuba, Venezuela, Siria edo Nikaragua
Gaur, manifestazio hartako esperientzia positboaren ondoren, Ceutan, Txilen, Ekuadorren, Yemenen, Brasilen, Perun eta beste hainbat lekutan gertatzen ari dena eta noski, Kuba eta Venezuela bezalako herrialdeei ezarritako zigor eta blokeoak edo Siria nahiz Nikaraguako egoerak ere gogoratu behar ditugun une honetan gure aldarrikapenak zabalduko ditugu.
Elkartasun internazionalistak kaleak hartu ditu gaur justziaren, herriek bizirauteko eta beren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidearen alde, eta protestarako eskubide unibertsalaren nahiz bakearen alde oihu egiteko eskubidearen alde. Gaur era guztetako diskriminazioak eta giza eskubideen urraketak salatzeko kalera atera gara; izan ere, ideologia-, arraza- eta genero-arrazoien ondorioz munduko hainbat lekutan bazterketa egoerak errepikatzen jarraitzen baitute.
Borroka konektatuak
Borroka horiek guztak lotu egiten dira, eta, gaur egun, inoiz baino gehiago, Kapitalaren interesak eta status quoa defendatzeko indarkeria erabiltzen duten estatu kapitalista, ekozida, hetero-patriarkal, neo-kolonial eta oso militarizatuen aurka ahotsak altxatzea beharrezkoa da. Eta beste behin ere giza eskubideen, herrien eskubideen eta lurraldeen alde altxatzen diren ahotsak zapalduz protesta kriminalizatzen jarraitzen dute.
Ezin ditugu aipatu gabe utzi beren jatorrizko lekuak uztera behartuta dauden pertsonak. Gero eta nabarmenagoa den klima-aldaketarekin zuzenean lotuta dauden joan-etorriak dira, eta, jakina, iparraldearen eta hegoalde globalaren arteko harreman desberdinak direla medio, gaur egun ere errepikatzen ari dira.
Asilorako eta aterperako eskubidea
Ekainaren 20aren atarian, jatorrizko herrialdeetan indarkeriatk, gatazketatik eta jazarpenetk ihes egin behar duten pertsona guzten asilorako eta aterperako eskubidea ere aldarrikatzen dugu. Hemen, askotan, harresi sinboliko eta fsikoak aurkitzen ditugu, mugikortasun askearen oinarrizko giza eskubide unibertsala urratzen dutenak eta eskubide unibertsalak egikaritzeko oztopo administratbo handiak ezartzen dituztenak.
COVIDren pandemiaren testuinguruak inoiz baino nabarmenago sistema honek planetako pertsonen eta beste izaki batzuen bizitzari eusteko duen ezintasuna agerian utzi du. Ezin dugu neo-faxismoaren eta ultraeskuindarren gorakada aipatu gabe utzi, herrialde ezberdinetan gero eta indar handiagoa baitu, giza eskubideak larriki erasotuz, eta sistema hau zalantzan jartzen agertu diren ahots guzten aurka eginez.
Gaur egun eta bet gai honen muinean dauden arrazoiak aipatzea garrantzitsua eta beharrezkoa da; baliabide naturalak espoliatzen dituzten enpresekin, atzerritartasunlegeekin, iparraldearen eta hegoaldearen arteko harremanetan ere desberdintasunak erreproduzitzen dituzten sistemekin eta hainbat eta hainbat pertsonaren bizitzaren kontura aberastasuna pilatzen jarraitzeko bideak aurkitzen jarraitzen duen kapitalismo irristakorrarekin zerikusia dutenak hain zuzen ere.
Ekainak 18 manifestazioa Bilbon
Aipaturiko guztiagatik, munduan borrokan ari diren herriekiko elkartasun internazionalistan gaur kaleak herri gisa hartzen ditugu, erasoaldi kapitalistak eta neo-kolonialak parean gaituelako eta parean aurkitzen jarraituko duelako.
Euskal Herria, kausa justuekin bet herri solidario bat izan delako, beste behin ere argi eta ozen honakoa aldarrikatzen jarraituko du:
Gora bizitza, gora herriak eta gora herrien borrokak!
Stop genozidioa! Langileok Palestinarekin
Egin diezaiegun aurre Israeli eta bere konplizeei
Araba Palestinaren alde. Stop sportwashing!
Langileok Palestinarekin.¡Stop genocidio! ¡SOS Rafah!
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6