ESK sindikatuak bat egiten du Sare-k antolaturiko 'Izan Bidea' dinamikaren barruan irailaren 29an hasi eta urriaren 2an bukatuko den 'Ibilian-ibilian, etxerako bidean' mobilizazioarekin.
Gure sindikatuan beti adierazi dugun bezala, eskubide guztiak pertsona guztientzako behar ditugu. Beraz, salbuespen politika eta legeekin bukatzeko garaia da eta bide horretan aurrerapauso ausartak eta tinkoak ematea ezinbestekoa da.
Hilabete honetan, Aieteko adierazpenaren 10 urte beteko dira eta elkarbizitza zein bakearen bideari ekin behar diogu eta horretarako ezinbestekoa da presoen zein iheslarien hauzia jorratzea, aurrera egitea, salbuespen egoerekin bukatuz eta batez ere sufrimendu gehiago sortu gabe. Horregatik hain zuzen ere ulertezina da, adibidez, azken egunetan jakin berri izan dugun Unai Fano presoari gradua jaistea honek beste atzerapauso bat suposatzen duelako Herri honek aspaldian hasitako bidean.
Espetxe politika mugitzen ari da baina emandako urratsak ez dira nahikoak, lehen bait lehen korapilo hau askatu behar dugu, herri honetan inoiz baino gehiago behar dugulako bizi elkarrekin eta bakean.
Langileok bakea, konponbidea eta elkarbizitzaren alde. Behin betiko.
Langileok salbuespen-neurrien amaitzearen alde
'Bakearen Artisauak' absoluzioa!
ESK-k salbuespen neurriekin bukatzeko deitutako mobilizazioarekin bat egiten du
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7