Espainiako Gobernuari exijitzen diogu Marokorekiko akordioa bertan behera uzteko eta NBEren akordioak aplikatzeko, Saharan autodeterminazio-erreferenduma eginez.

 

Sahara libre

 

«  Espainiak, Marokok hegoaldeko mugako jendarme gisa duen zeregina indartu nahi duela, Afrikatik Europara doazen  migrazio-fluxuak  kontrolatzeko »

 

ESK Espainiako Gobernuaren komunikatuaren aurrean

 

ESK-k gogorren gaitzetsi du Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Sahararekiko jarrera aldatu izana.

Mendebaldeko Sahara, NBEren eta Nazioarteko Zuzenbidearen arabera, deskolonizatzeko zain dagoen lurraldea da. 70eko hamarkadaren amaieran Espainiak lurraldea Marokoren esku utzi bazuen ere, Espainiako Erresumak potentzia koloniala izaten jarraitzen du, eta saharar herriak bere borondate askea modu aske eta demokratikoan adierazi ahal izatearen erantzulea da.


Mendebaldeko Sahararen okupazioa

Gogoratu behar dugu Marokoko Erresumak erabat legez kanpo okupatzen duela Mendebaldeko Saharako lurraldearen % 80, eta 40 urte geroago ehunka mila saharar gaizki bizi direla Tindoufeko errefuxiatuen kanpalekuetan edo diasporan daudela.

Garrantzitsua da esatea ere 2021eko urriaz geroztik, Marokoren erasoei erantzunez, Fronte Polisarioak operazio militarrei ekin diela berriro, saharar herriaren autodeterminazio-eskubidea defendatzeko, NBEk eskatzen duen bezala.

 

Sahararen etorkizuna bere erasotzailearen eskuetan

Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuko presidenteak, Marokoko tesi anexionistak esplizituki babesteko erabakiarekin, saharar herria bakarrik utzi ez ezik, bere etorkizuna erasotzailearen esku utzi nahi izan du, eta, gainera, bere legezko erantzukizunei uko egiten die.

Erabaki lotsagarri horren zergatian arrazoi geopolitikoak agertzen dira (Maroko AEBetako, Frantziako eta Israelgo aliatua da), baita Ceuta, Melilla eta Kanariar Uharteen subiranotasunaren auzia ere (Marokok erreklamatuak). Hala ere, horren guztiaren gauzarik okaztagarriena da Espainiak Marokok hegoaldeko mugako jendarme gisa duen zeregina indartu nahi duela, Afrikatik Europara doazen migrazio-fluxuak kontrolatzeko.

Une gogor hauetan ESK-k bere maitasuna eta elkartasuna adierazi nahi dio saharar herriari. Era berean, Fronte Polisarioa saharar herriaren legezko ordezkari bakartzat hartu nahi dugu.

Sahara hurra!


Konponbide politiko eta demokratiko baterantz Kurdistanen; askatasuna Abdullah Öcalanentzat

Baldintza politikoak sortzearen aldeko apustua egiten dugu, indarkeria- eta gerra-egoera batetik gatazka kurduari konponbide politiko eta demokratikoa emango dion eszenatoki Irakurri

Baskonia-Maccabi partida bertan behera uztea exijitzen dugu

Ezin dugu onartu Palestinako herriaren genozidioa normalizatzen duen ekitaldirik eta Baskonia eta Maccabiren arteko saskibaloi partida bertan behera uztea exijitzen Irakurri

Stop genozidioa! Langileok Palestinarekin

Urriaren 21ean, astelehenarekin, langileak kalera aterako gara, beste behin ere herri palestinarrarekiko elkartasuna adierazteko eta su-etena eta Palestinarako justiziaren ebazpena Irakurri

Egin diezaiegun aurre Israeli eta bere konplizeei

Palestinako herriaren alde eta Israelgo estatu sionistaren eta mendebaldeko konplizeen genozidioaren aurka egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu urriaren Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7