Lau hilabetez erantzunik gabe egon ondoren, greba egiteko unea iritsi da, Arabako metalgintzarako hitzarmen bat lortzeko, enpresetan ditugun arazoak konpontzeko.

 

Arabako metala

 

« Lantegiak hustu eta kaleak bete behar ditugu  lan-baldintza duinak  lortzeko »

 

Joan den abenduan ELA-CCOO-LAB akordio batera iritsi ginen, geroago USO-ESK-CGT sindikatuak gehitu zirena, Arabako Metalaren Hitzarmen Kolektibo duina lortzeari begira negoziazioak eta ekintza sindikalak bultzatzeko, aldarrikapen taula argi batekin:

  • KPIaren gaineko soldata-igoerak, 1400 euroko gutxieneko soldatarekin, 14 ordainsaritan.

  • Lanaldia nabarmen jaistea.

  • Azpikontratetako langileentzako subrogazioa.

  • Kontratazioan iruzurraren aurkako neurriak.

  • Behin-behinekotasuna eta malgutasuna mugatzea.

  • Benetako berdintasun eraginkorra lortzeko neurriak.

  • Lan-osasuna hobetzeko neurriak.

  • Baimenak hobetzea eta pertsonak erdigunean jartzen dituzten beste lan-baldintza batzuk.

  • Hitzarmena aplikatzeko bermeak: ultraktibitatea, alde bakarreko inaplikatzea eragoztea eta aplikatzeko lehentasuna ematea.

 

SEAren proposamenik ez

4 hilabete geroago, eta mobilizazio ugari egin ondoren, SEA patronalaren posizioa da lanaldia jaisteko proposamenik ez aurkeztea, ezta subrogazioa ezartzeko ere, eta ez hitz egitea erosteko ahalmenari eusteaz edota beste lan-baldintza batzuk hobetzeaz.

Horregatik guztiagatik, dei egiten diogu Arabako Metalaren Sektore osoari maiatzaren 18, 24 eta 26ko grebekin bat egiteko: ekoizpena geldiarazi, fabrikak hustu eta kaleak bete mobilizazioetan parte hartuz, hori guztia sektorean lan-baldintza duinak lortzeko.

 

Arabako metala greba maiatzak 18

 

« Metalaren hitzarmena  oso baxua bada , bere baldintzak aplikatu nahiko dizkigute »

 

Eskirola izan naiteke nire sektoreko grebetan?

Maiatzaren 18, 24 eta 26an grebak deituta daude Arabako metalean, langile zaren sektorean. Sindikatu guztiok greba horiekin bat egiteko deia egiten dugu. Jokoan duguna asko da: sektoreak lan-baldintza duinak izatea. Grebarik ez egiteko argudioak entzun badituzu eta zalantzan bazaude, hau interesatzen zaizu:


“Hitzarmen propioa daukat eta Arabako metalaren negoziazioak ez dit eragiten"

  • Enpresa-hitzarmenek Arabako metaleko hitzarmenean dute oinarria: oinarri hau altuagoa bada, baldintza hobeak izango ditugu enpresa guztietan.

  • Metaleko hitzarmena oso baxua bada, bere baldintzak aplikatu nahiko dizkigute, kontratazio berriei ezarri edo gure lana azpikontratatu.

  • Metaleko hitzarmenaren baldintzak hobetuz gero, errazagoa izango da enpresetan ditugun baldintzak hobetzea.

  • Enpresetan sektoreko arazo berberak edukita (soldata txikiak, lanaldi baxuak, malgutasun eta behin-behinekotasun handiak, ABLEak, azpikontratazioa, lan-osasun falta, lan-istripuak, diskriminazioa, etab.), mobilizatzen bagara errazagoa izango da konpontzea, enpresan eta sektorean.

  • Hitzarmen propioa duten enpresa handiek erabakitzen dute eta sektoreko hitzarmen baxua nahi dute, beren hitzarmenetan hortik gorago ez negoziatzeko.


“Greba egiteak ez du ezertarako balio“

Greba da langile-klaseak izan duen eta duen presio-tresnarik indartsuena, eta horregatik saiatu dira zilegitasuna kentzen, ospea kentzen, eskubide hori mugatzeko ahaleginak egiten, abusuzko gutxieneko zerbitzuak inposatzen,... Ez badu balio, zergatik egiten du patronalak hainbeste ahalegin grebarik ez egiteko? Nola konkistatu dira gaur egun dituzun eskubideetako asko? Martxoak 3 gogortzen duzu?


“Ez du eraginik ni grebara ateratzeak edo ez“

Patronalak beti behar ditu eskirolak enpresetan plantillak zatitzeko, eta ezinezkoa dena egingo du hori horrela izan dadin. Gure botere gorena patronalaren beldurrik handiena da: 25.000 langile batuta eta borrokan izatea.


“Ez dago batasun sindikalik“

Sindikatu guztiok metaleko grebekin bat egiteko deia egiten dugu. Historikoa da.


“Diru asko deskontatuko didate“

Diru gehiago galduko duzu zure soldata handitzen ez denean eta erosahalmena galtzen duzunean. Edo bajan egoteagatik asko deskontatzen dizutenean, metalaren hitzarmen duin baten alde ez borrokatzea erabaki duzulako. Ez bazara grebara ateratzen, diruaren ordez, duintasuna galduko duzu.


“Dagoeneko solidarioa naiz kausa askorekin“

Eta ez duzu zure sektoreko greba egingo?


Zuk aukeratu: patronalarekin edo metaleko lankideekin?

Maiatzak 18, 24 eta 26an grebak metalgintzan. Ez zaitez eskirol izan!

 

ELA CCOO LAB USO ESK CGT

 

#ArabakoMetalaBorrokan

 

Eusko Jaurlaritzari tresna publiko gehiago eta Mecaner-en instalazioak erosteko eskatzen diogu

Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu Mecaner enpresaren jabetzako lurrak eta instalazioak eros ditzala, eta berariazko partidak titulartasun publikoko industria-proiektuetarako aurrekontuetan sor Irakurri

Tubos Reunidos: diru publikorik ez, irabaziak dituzten enpresentzat!

Tubos Reunidos diru publikoa ERTEen bidez jasotzen ari dela salatzen dugu, milioika irabazi dituen bitartean. Enpresari eskatzen diogu abenduan ez Irakurri

GUASCOR-rek metalaren hitzarmena aplikatu eta soldatak erregularizatu behar ditu

ESK-k salaketa jarri ondoren, auzitegiek Guascor behartzen dute Gipuzkoako metalaren hitzarmena aplikatzera eta soldatak erregularizatzera. Epai honek aurrekari bat ere Irakurri

Sindikatuen topaketa automobilgintzaren sektorearen erronken aurrean

Citroen, Ford, Opel, Vokswagen eta Mercedeseko sindikatuak bildu gara automobilgintzaren sektoreko erronkei aurre egiteko, besteak beste, trantsizio ekologikoari. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9