ESK sindikatuak, langileen eta gizarteko kolektibo behartsuenen interesak defendatzeko konpromisoa hartu du, Bruselarako Martxa babestu eta parte hartuko du.
« Europako mugek hil egiten dute EBren migrazio-politiken ondorioz »
Irailaren 26-30eko astean Bruselarako Martxa bat egingo da, urteetan errefuxiatuen eskubideak defendatzen aritu diren Europako hainbat giza-eragileek antolatuta. Martxa Poitiersetik, Parisetik eta Calaisetik igaroko da, eta Bruselan amaituko da, Europako Parlamentuan protesta ekintza bat eginez eta Legelbiltzarreko Europako batzorde batekin bilera bat egingo da.
Europako mugek hil egiten dute
Erabat babesten dugu Martxa hau antolatu dute eragileek egiten duten salaketa, Europako mugek hil egiten dutela, eta hori Europar Batasunak eta Europako gobernuek gauzatzen dituzten migrazio-politika hiltzaileen ondorioa da.
Horrez gain, Europako erakundeei giza eskubideak, askatasunez eta segurtasunez zirkulatzeko eskubidea, neurriek genero-ikuspegia barneratzea eta migratzaileen eta arrazializatuen administrazio-erregularizazioa bermatzea eskatzen diegu.
Transnazionalak, kapitalismoa eta armagintza
Y denunciamos también las condiciones laborales precarias, agudizadas por las nuevas reformas, a las que se enfrentan en Euskal Herria miles de trabajadores y trabajadoras migrantes y racionalizadas. Exigimos el reconocimiento de los derechos laborales, civiles y políticos para todas las personas.
Enpresa transnazionalak salatzen jarraituko dugu eta Europatik sustatzen den garapen ekonomiko kapitalistaren eredua ere, bai eta armen industria ere, horiek eragiten baitituzte nahitaezko desplazamendu asko.
Euskal Herrian milaka langile migratzaile eta arrazionalizatuk aurre egin behar dieten erreforma berriek areagotutako lan-baldintza prekarioak salatzen jarraituko dugu. Pertsona guztientzako lan-eskubideak, eskubide zibilak eta politikoak aitortzea eskatzen dugu.
Eskubide guztiak pertsona guztiontzat!
Migratuekiko elkartasuna ez da delitua!
Gasteizko Iparvending-ek langile bat arrazoi arrazistengatik kaleratu du
Melillako sarraskia: urtebeteko zigorgabetasuna
Osakidetzak langile migratzaileak esplotatzen ditu berriro
- 1
- 2