Osakidetzak arazo bat sortu zuen garbiketa-zerbitzua azpikontratatuz, eta Osakidetzak konpondu egin beharko du azpikontratatutako langileak kaleratu gabe.
« Itzulketa hori ezin da inoiz langileak kaleratuz egin »
Bastidako eta Guardiako osasun-zentroetan garbiketa-zerbitzua 20 urte baino gehiago pribatizatu ondoren, Errioxa-Araba ESIak zerbitzu hori barneratzeko erabakia hartu du, eta abuztuan jakinarazi ditu garbiketa-azpikontratako (Garbialdi) langileen kaleratzeak.
Subrogazioa
ESK-n oso argi daukagu zerbitzu publikoak ezin direla pribatizatuta egon, eta horregatik, administrazio guztietan itzultzea eskatzen dugu. Baina itzulketa hau ezin da egin langileak kaleratuz.
Pribatizatutako zerbitzuak itzultzeko prozesuetan, administrazio publikoek langileak subrogatu behar dituztela defendatuko dugu.
Lanpostu hori lan-eskaintza publiko batean sartu beharko da, itzulketa-prozesutik datorren titularrak lanpostua hutsik utzi eta berehala, arrazoia edozein dela ere.
Osakidetzaren erantzunkizuna
Une honetan ez dira baloirik kanpora bota behar eta Osakidetzak bere gain hartu beharko du zerbitzu publikoarekiko erantzukizuna. Zerbitzua eskeini beharko du inori bere lanpostua kostatu gabe.
Egoera hori administrazioek berek sortu dute, azpikontratatutako milaka pertsonarekin. Beraz, langileak egoera horren ordaindukoak ezin dira izan.
Osakidetzak zerbitzua barneratzen badu, dagoeneko lan hori egiten ari diren langileak kontutan izan beharko ditu, eta, beraz, langile horiek administrazio publikoek subrogatu beharko dituzte.
Urriak 27 elkarretaratzea
Horregatik, urriaren 27an Gasteizko Osakidetzako Zerbitzu Zentraletan 11:00etan egitekoa den mobilizaziora deitzen dugu.
Aldi berean, gatazka kolektiboko prozedura bat hasiko dugu, abusu horiei aurre egiteko eta azpikontratazioak administrazio publikoan sortzen duen prekarietatearen ondorioak geldiarazten saiatzeko.
Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu
Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?
Otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz!
Urtarrilaren 16an eta otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz!
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- 30
- 31
- 32
- 33
- 34
- 35
- 36
- 37
- 38
- 39
- 40
- 41
- 42
- 43
- 44
- 45
- 46