Asteazken honetan, hilak 16, 18:30tatik aurrera, Elgetan, Carlos Taiborekin batera, eliteek krisi ugariei ematen dieten erantzun gisa ekofaxismoaren mundu mailako gailentzeaz hausnartuko dugu.
« Ekofaxismoak gero eta urriagoak diren baliabide materialak kontrolatzea bilatzen du milioika pertsona baztertu edota zuzenean fisikoki desagerraraztearen kontura »
Ekofaxismoa
Hainbat krisi (klimatikoa, energetikoa, elikagaiena, ekonomikoa eta soziala) gainjartzen diren testuinguru global honetan, lurraldeak eta baliabideak kontrolatzeko borroka gero eta garrantzitsuagoa da. Gero eta nabarmenagoa da munduko elite ekonomikoek gainditutzat jotzen dutela neoliberalismoaren fasea, eko-faxismoari bide emateko.
Ekofaxismoa munduko elite handien estrategia bat da (batez ere Ipar Globalarena, baina ez soilik), gero eta urriagoak diren baliabide materialak kontrolatu eta eurentzat atxikitzea bilatzen duena, Hego Globalean eta gizarte garatuetan milioika pertsona baztertu edota zuzenean fisikoki desagerraraztearen kontura.
Carlos Taibo
Carlos Taibo Arias (Madril, 1956) idazle eta editorea da. Politika eta Administrazio Zientzietako irakasle emeritua UAMen. Altermundialismoa, beheraldia, zuzeneko demokrazia eta anarkismoa bezalako ideien defendatzailea. Carlosek 30 liburu baino gehiago argitaratu ditu gaztelaniaz zein galizieraz, eta hamaika hitzaldi eman ditu.
Elgetan hitzaldia
Izenburua: Ekofaxismoa
Hizlaria: Carlos Taibo
Lekua: Udaletxea (Bilkura Aretoa)
Noiz: 2022ko azaroaren 16a
Ordua: 18:30ean
Zerbitzu publikoen defentsan, fiskalitatea aldatu eta aberastasuna banatu!
ESK-ren adierazpena U23ko hauteskundeen aurrean
Kazetaritza eta Elkartasuna ez dira delitu
Maiatzak 1: kapitalak gehiago nahi du
- 1
- 2
- 3