Gaur CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuak Bilbon mobilizatu gara eta talde politikoekin bildu gara Eusko Legebiltzarrean.

 

 

«  PNV, PSE eta PP-CIUDADANOS -ek ez dute proposamenarekin bat egin nahi izan »

 

Hitzarmenaren negoziazioaren egoeraren berri eman diegu, eta Ertzaintza gatazka honetan duen jarrera eta papera salatu ditugu.

 

Alderdiei proposamena

Hori dela eta, legebiltzar-talde bakoitzari legez besteko proposamen bat aurkeztu diogu, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzeko:

  • Askatasun sindikala, oinarrizko eskubideen errespetua eta administrazio publikoen bitartekaritza aitortu eta bermatzea, legez deitutako mobilizazio eta greben aurrean. Horien helburu bakarra langileentzako lan-baldintza egokiak lortzea delarik, bizitza duina izan dezaten.

  • Grebarako eskubidea legitimoki baliatzen duten pertsonen aurkako neurri errepresiboak ez erabiltzea eta salaketak, inputazioak, ikerketak eta isunak ezartzeko jarrera bertan behera uztea. Era berean, metalaren arloko grebalariak jasotzen ari diren zigor, isun eta salaketa judizial guztiak zuzendu eta deuseztatuko ditu.

  • FVEMeri eskatzea sektorean sortutako aberastasuna zuzen banatzeko eta Bizkaiko metaleko langile guztien erosteko ahalmena bermatzea.

Bilera horietan, EH BILDUk eta ELAKRREKIN PODEMOS-IUk soilik adierazi dute bat egiten dutela aurkeztu dugun legez besteko proposamenarekin. EAJk, PSEk eta PP-CIUDADANOS kezkatuta agertu dira helarazten ari ginenarekin, baina gaur behintzat ez dute proposamenarekin bat egin nahi izan.

 

Eusko Jaurlaritzari tresna publiko gehiago eta Mecaner-en instalazioak erosteko eskatzen diogu

Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu Mecaner enpresaren jabetzako lurrak eta instalazioak eros ditzala, eta berariazko partidak titulartasun publikoko industria-proiektuetarako aurrekontuetan sor Irakurri

Tubos Reunidos: diru publikorik ez, irabaziak dituzten enpresentzat!

Tubos Reunidos diru publikoa ERTEen bidez jasotzen ari dela salatzen dugu, milioika irabazi dituen bitartean. Enpresari eskatzen diogu abenduan ez Irakurri

GUASCOR-rek metalaren hitzarmena aplikatu eta soldatak erregularizatu behar ditu

ESK-k salaketa jarri ondoren, auzitegiek Guascor behartzen dute Gipuzkoako metalaren hitzarmena aplikatzera eta soldatak erregularizatzera. Epai honek aurrekari bat ere Irakurri

Sindikatuen topaketa automobilgintzaren sektorearen erronken aurrean

Citroen, Ford, Opel, Vokswagen eta Mercedeseko sindikatuak bildu gara automobilgintzaren sektoreko erronkei aurre egiteko, besteak beste, trantsizio ekologikoari. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9