Azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean, ESK-k, metalaren sektoreko gehiengo sindikalarekin batera, astebeteko greba deialdia egin du, hitzarmen duin baten alde.

huelga metal bizkaia

Irudia: Ecuador Etxea

 

«  Borrokan jarraituko dugu  erosteko ahalmena bermatuko duen eta sektoreko langile guztientzat eskubideetan aurrera egingo duen hitzarmen bat lortu arte »

 

FVEMek grebara joatea beste irtenbiderik ez digu uzten

 

Urrian eta azaroan 3 greba egun egin ondoren, eta negoziazio-mahaiak beste 4 bilera egin ondoren, FVEM patronalak ez ditu mahai gainean jarri sektorean lan egiten duten pertsonen lan-baldintzak duintzeko behar diren edukiak.

Sektoreko enpresak mozkin errekorrak lortzen ari diren unean eta eskaera-zorroak beteta daudenean negoziatzen da hitzarmen hau. Aldi berean, patronalak prekarizatzen jarraitzen du azpikontratazio handiagoaren eta sektorean behin-behinekotasuna hedatzearen bidez.

Egoera hori gorabehera, FVEM ez dago prest onura horiek modu bidezkoagoan banatzeko. Patronal honek sektore txiroagoa eta otzanagoa nahi du. Horregatik, ESK-k dei egiten die sektoreko langile guztiei greba-astean parte hartzera eta, horrela, patronalaren asmo berekoiak makurraraztera.


Mobilizazioak

 

  • Astelehena 28, Portugalete (Metroa). Manifestazioa 11: 00etatik
  • Asteartea 29, Zornotza (‘La Patata ') .Manifestazioa 11: 00etatik
  • Asteazkena 30, Basauri (Udaletxea). Manifestazioa 12: 00etatik
  • Osteguna 1, Erandio (Metroa). Manifestazioa 11: 00etatik
  • Ostirala 2, Bilbo (Euskadi Enp.). Manifestazioa 11: 00etatik

 

 

Borroka da bide bakarra!
Gora Bizkaiko Metaleko Borrokan!
Gora langile borroka!

 

Eusko Jaurlaritzari tresna publiko gehiago eta Mecaner-en instalazioak erosteko eskatzen diogu

Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu Mecaner enpresaren jabetzako lurrak eta instalazioak eros ditzala, eta berariazko partidak titulartasun publikoko industria-proiektuetarako aurrekontuetan sor Irakurri

Tubos Reunidos: diru publikorik ez, irabaziak dituzten enpresentzat!

Tubos Reunidos diru publikoa ERTEen bidez jasotzen ari dela salatzen dugu, milioika irabazi dituen bitartean. Enpresari eskatzen diogu abenduan ez Irakurri

GUASCOR-rek metalaren hitzarmena aplikatu eta soldatak erregularizatu behar ditu

ESK-k salaketa jarri ondoren, auzitegiek Guascor behartzen dute Gipuzkoako metalaren hitzarmena aplikatzera eta soldatak erregularizatzera. Epai honek aurrekari bat ere Irakurri

Sindikatuen topaketa automobilgintzaren sektorearen erronken aurrean

Citroen, Ford, Opel, Vokswagen eta Mercedeseko sindikatuak bildu gara automobilgintzaren sektoreko erronkei aurre egiteko, besteak beste, trantsizio ekologikoari. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9