Batasunatik lan egin dezagun gure Osasun Publikoaren defentsan. Osakidetzako langileak, gizarte-erakundeak eta, oro har, herritarrak otsailaren 25eko manifestazioetan parte hartzera animatzen ditugu.

 

Haur bat medikuz jantzita

 

«  Osakidetzaren jarrera agintzailearen aurrean,  batasuna inoiz baino beharrezkoagoa da  »

 

Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatu ezberdinek otsailak 25eko hurrengo larunbatean deitutako manifestazioaren aurrean, ESKk adierazten du, era ulertezinean, baztertua izan dela Osakidetzan duela 12 urte baino gehiagotik gelditutako hauteskunde-prozesuei ekitean izandako desberdintasunengatik.

 

Batasuna funtsezkoa da

Eskubide eta aldarrikapenen defentsan langile guztien inplikazioa lortzeko, ekintza sindikaleko batasuna ezinbestekoa ulertu dugu beti, eta horrela ulertzen jarraitzen dugu ESK sindikatuan.

Osakidetzaren jarrera agintzailea, edozein negoziazio-zantzu sistematikoki ukatzea, gure eskubideetan murrizketak ezarri eta pribatizatzeko ahaleginean sakontzea... Batasuna inoiz baino beharrezkoagoa da garai hauetan.

Batasunak gizarte-erakunde guztiak bere barruan hartu behar ditu. (mugimendu feminista, pentsiodunen mugimendua, auzo-elkarteak, osasunaren aldeko plataformak, etab.). Horiekin guztiekin lan egin behar dugu Osakidetzan dauden sindikatuok, gure Osasun Publikoa, oro har, eta gure Lehen Arreta, bereziki, defendatzeko.

 

Otsailak 25 manifestazioak

Horregatik, ESK-k ahalik eta mobilizazio pluralenak bultzatzen eta defendatzen jarraituko du, langileen eskubideen eta gure osasun publikoarekin alde egiten duten agente guztiekin.

Ildo horretatik, ESKtik langile guztiak animatzen ditugu datorren larunbatean, otsailaren 25ean, 12:00etan, Donostian, Gasteizen eta Bilbon egingo diren manifestazioetan parte hartzera.

 

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri

Otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz!

Otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz! 2025 urtarrilak 27 Osasun Publikoaren aldeko Plataformek otsailaren 1ean Gasteizen, Bilbon eta Donostian antolatu dituzten Irakurri

Urtarrilaren 16an eta otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz!

Urtarrilaren 16an eta otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz! 2025 urtarrilak 15 Osakidetzako langile guztiak eta herritar guztiak animatzen ditugu Osasun Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46