Maiatzaren 23, 24 eta 25ean kaleak hartzera gonbidatzen zaituztegu, Munduko Bankuak klima-aldaketa finantzatzen duela eta bere negozioa gure kolapsoa dela salatzeko.

 

 

 

« Berdez tindatu nahi du banku horrek bere sorreratik finantziatzen ari den espoliazioa, pobretze prozesua eta larrialdi klimatikoa,  erantzukizun zuzena daukanean  »

 

Euskal Herrian munduan gertatzen ari denaren isla ikusten dugu. Prekarizazioa eta pobrezia areagotzen ari dira; etxebizitzarekin espekulazioa; pentsio eskasak; zaintza eta zerbitzu publikoen pribatizazioa, hala nola Osasuna eta Hezkuntza; eteneik ez duten feminizidioak eta indarkeria matxistak; heriotzak eta militarizazioa mugetan; jazarpen arrazistak; gerrak planetako hainbat txokotan, eta naturaren suntsipen eta desjabetzeak. Gizarte gisa egiturazko erantzunak eskatzen dizkiguten errealitate ugari.

 

Banku Mundiala BECen

Testuinguru horretan, maiatzaren 23, 24 eta 25aren artean, Munduko Bankua Euskal Herrira dator Innovate4Climate 2023 konferentzia ospatzera. Ekitaldi hori BECen izango da, eta berdez tindatu nahi du banku horrek bere sorreratik finantziatzen ari den espoliazioa, pobretze prozesua eta larrialdi klimatikoa, erantzukizun zuzena daukanean. 

Ildo horretan, BMaren topaketa lobby energetikoen eta kapital transnazionalaren estrategiaren barruan kokatzen da. Hau da, negozio­nitxo “berdea” sortzearen estrategian eta EAJ­PSEko euskal neoliberalak horri heldu eta lotzen dira, negozio propioaren eta bere lagunen gurpila elikatzen jarraitzeko. Zein irteera eskainiko diote larrialdi klimatikoari Petronor edo Bahía de Bizkaia erregai fosilen lobbyaren eskutik jarraitzen dutenek, horiek direnean CO2 isurketen arduradun nagusiak? Bidezkoa izan beharko lukeen zein nolako trantsizio mota espero dezakegu oligopolio energetikotik, hau da, Iberdrolatik eta antzeko enpresetatik, lurraldeen espoliazioan eta pobrezia energetikoan oinarrituta aberasten ari direnean? 

 

 

 

« Ustezko 'trantsizio energetiko' horrek  lobbyekiko mendekotasuna  errepikatzen du, horiek baitira larrialdi klimatikoaren arduradun nagusiak. »

 

Munduko Bankua eta bere heriotza ­politikak ez dira ongi etorriak

Ez dugu onartuko publikoa dena helburu pribatuetarako erabiltzea, guztion dirua lobbyen menpeko ustezko “trantsizio” bat finantzatzera zuzentzea. Egungo larrialdi klimatikoaren, herrien esplotazio eta baliabide ustiapenaren arduradun nagusiak direnean lobby horiek. 

Horregatik, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Euskal Herriak Kapitalari Planto plataformak eta Jauzi Ekosozialak, kolektibo sozial eta sindikal ugarirekin batera, indarrak batzen ditugu ozen eta indartsu esateko Munduko Bankua eta bere heriotza ­politikak ez direla ongi etorriak, energia fosila alde batera utzi behar dela BEREHALA!eta bidezko trantsizio ekosoziala eta demokratikoa behar dugula. 

Herri mugimenduak behar dugun paradigma­ aldaketarako proposamenak dituela esateko altxatzen dugu ahotsa elkarrekin. Erabakiak hartzeko herritarren parte­hartze zabalean oinarritutako trantsizio ekosoziala, gure lurraldearen subiranotasun politikoan aurrera egitea ahalbidetuko diguna.

 

Mobilizazioak maiatzaren 23tik 25era

Beraz, dei zabala luzatzen dugu antolatzen ari garen ekimen desberdinetan parte hartzera.

  • Maiatzaren 23an, elkarretaratze zaratatsua Barakaldoko Ansio metro­geltokiaren irteeran.

  • Maiatzaren 24an, manifestazio koloretsua, 19:30etan Bilboko Plaza Eliptikotik aterako dena

  • Maiatzaren 25ean, Yayo Herrero aktibista ekofeministarekin hitzaldia, 19:00etan Bilborocken.

Euskal Herriko langileok eta gizarte­mugimenduak badakigu eredu kapitalista, heteropatriarkala, koloniala eta ekozida horren erabateko eraldaketa beharrezkoa ez ezik, posible ere badela. Horregatik guztiagatik, datozen egunetan kaleak hartzera gonbidatzen zaituztegu, Munduko Bankuak klima­aldaketa finantziatzen duela eta haien negozioa gure kolapsoa dela salatzeko.

Zuen banderak ateratzera eta eredu­aldaketa posiblea dela eta borroka soziala dela bidea elkarrekin adieraztera!

 

#ZuenNegozioaGureKolapsoa

 

AHT-k esklabu egiten gaitu!

AHT gelditzea eskatzen dugu berriro, ekologikoki eta ekonomikoki jasanezina delako, lan-eskubideak ez errespetatzeagatik, ustelkeria-iturri izateagatik eta mugikortasunaren arazoa ez konpontzeagatik. Irakurri

Aroztegiko 7 auziperatuak libre! Aroztegia gelditu!

Baztanen, 20 urte daramatzate borrokan Lekarozeko luxuzko proiektu inposatuaren aurka. Desobedientzia zibilak obrak geldiarazi zituen, baina orain 7 pertsona gogor Irakurri

XXI. mendeko esklabotza AHTaren obretan

Abiadura Handiko Trenaren obretako langileen oinarrizko eskubideak etengabe urratzea, tratu arrazista eta homofoboa eta etengabeko umiliazioak, irainak eta mehatxuak salatzen Irakurri

Sindikatuen topaketa automobilgintzaren sektorearen erronken aurrean

Citroen, Ford, Opel, Vokswagen eta Mercedeseko sindikatuak bildu gara automobilgintzaren sektoreko erronkei aurre egiteko, besteak beste, trantsizio ekologikoari. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5