Zer egin polizia, desokupazio enpresak, etxejabeak, eta abar, bizi zaren etxetik kanporatzera badatoz? Gida hau eskura uzten dizugu hainbat hizkuntzatan, oinarrizko nozioekin.
« Gida hau langile klasearen autodefentsa tresna bat da »
Poliziak edo ezezagun batek zure etxeko atea jotzen badu, kontuan izan hurrengo aholkuak. Legez kanpoko desalojo saiakera bat izan daiteke.
- Ez zabaldu atea, esan atarira jausteko eta bertan hitz egingo duzula beraiekin. Saihestu ezazu etxean sartzea, gezurrak eta mehatxuak erabili ditzakete etxean sartzen saiatzeko. Sartuz gero, oso zaila izango da haiek kanporatzea. Ez utzi sartzen!
- Esaiezu zure eskubideak ezagutzen dituzula, eta epailearen agindu barik ezin direla zure etxean sartu; badakizula sartuz gero, “bizilekua bortxatzearen” delitua egingo luketela eta salatu egingo zenituzkeela. Horrela, agian, ez dira modu ilegalean sartzen saiatuko.
- Ez badaukazu etxean bizi zarela frogatzen duen paperik (alokairu kontratua, esaterako), gorde etxean jasotzen dituzun janari eta pakete eskaeren ordainagiriak, eta ziurtatu entrega-egunaren data eta helbidea daukatela. Horrela, etxean horretan bizitzen bolada bat daramazula froga dezakezu eta zu kaleratzea zailagoa izango da.
- Alokairua ordaintzen baduzu, baina ordainagiriak ez badaukazu, batu alokairua ordaintzen duzula frogatzeko okurritzen zaizkizun frogak: alokairua ordaintzeaz hitz egiten duten whatsapp mezuak edo posta elektronikoak, etxe horretan zure izenean dauden internetaren edo telefonoaren ordainagiriak...
Bizkaian hainbat polizia zigortu dituzte epaitegietan bizilekua bortxatzearen delitua egiteagatik, epailearen agindurik gabe pertsonak beren etxeetatik kanporatzen saiatzeagatik. Zure etxean baimenik gabe sartzen badira, salaketa jar dakieke.
Um cassino on-line no Brasil que oferece acesso a uma variedade de jogos de azar, incluindo caça-níqueis, roleta, pôquer e muito mais no 7slots casino. Registre-se e aproveite a emoção diretamente de sua casa.
Gida hau erabili eta kide, lagun, auzokide eta abarrekin partekatu!
Etxebizitza eskubidea bermatu, negozioari ez!
ESK sindikatuak bat egin du larunbat honetan, abenduaren 14an, Bilbon egingo den manifestazioarekin, etxebizitzarako eskubidearen alde eta oinarrizko eskubide hori…
Irakurri
Erroldarik gabe izaterik ez!
Udal guztiei eta EUDEL-i eskatzen diegu protokolo bat abian jar dezatela udalerrian bizi diren pertsona guztien erroldatzea bermatzeko, gaur egun…
Irakurri
Desalojo ilegalen aurkako gida
Zer egin polizia, desokupazio enpresak, etxejabeak, eta abar, bizi zaren etxetik kanporatzera badatoz? Gida hau eskura uzten dizugu hainbat hizkuntzatan,…
Irakurri
Etxebizitzaren egoera larriagotu egin da Gasteizen, etxegabetze berrien iragarpenarenkin
Gasteizko udalak etxebizitza eskubidea bermatu gabe jarraitzen du eta desalojo berrien iragarpenarekin egoera are larriago batera bultzatu gaitu.
Irakurri
- 1
- 2
- 3